Irun eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club izeneko klubak, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren partaidetzarekin, TXINGUDI KORRIKA LASTERKETAREN antolatuko dute 2023ko urriaren 30ean, larunbatarekin; lasterketa Hendaiatik Hondarribiraino joanen da, Irun ere zeharkatuz 10 kilometro justu-justu dituen ibilbide eder batean.
Ibilbidea honako hau izanen da: Abiapuntua Laranjondoen karrikan, Floridako biribilgunea, Txingudi Badiako etorbidea, Leclerc jeneralaren etorbidea (Txingudi Badiaren etorbidearen eta De Gaulle jeneralaren etorbidearen arteko zatian), De Gaulle jeneralaren etorbidea (Beltzeneko karrikaren eta Azaroaren 11ko karrikaren arteko zatian), Azaroaren 11ko karrika, Euskaldunen karrika, Merkataritza karrika, Deportatuen karrika, De Gaulle jeneralaren etorbidea (Deportatuen karrikaren eta Espainiako etorbidearen arteko zatian), Santiago zubia Espainiarako norabidean.