Linky-aren hedatzea
Linky kontagailuak gure lurraldean hedatzeko urratsaren karietara, 2018ko uztailaren 24an bildu Herriko Kontseiluari helarazi zaizkio hedatze horren gauzatzeko galdegiten diren baldintzak. Frantzia mailan, Enedis*-ek kontagailu «komunikatzaile» horiek bezeroen %100en etxeetan instalatzea aurreikusten du, 2024 urte bukaera aitzin.
2018aren uztaileko Herriko Kontseiluan
Gure lurraldeari doakionez, Enedis sozietatearen aurreikuspenek diote Hendaian, hedatzea 2018ko abendutik 2019ko azaroa bitartean iraganen dela, 14 460 kontagailuren instalatzearekin.
Hedatze horren kontrakotasuna behe honetako puntuetan oinarritzen da:
- Osasun segurtasuna, nahiz eta problematika hau desagertzen ari den, ANF (‘Agence Nationale des Fréquences) eta ANS (Agence Nationale de Santé) osasun alorreko agentziek plazaratu dituzten azken ikerketen ondorioz.
- Datuen kudeaketa
- Tresna jartzera datozen enpresekiko harremanak
- – Instalatzea ukatzeko aukera
- Proiektuaren kostua eta Enedis-en ordainketa.
Auzapez jaunak Enedis sozietateari idatzi dio kontagailua instalatu nahi ez duten herritarrak laguntzeko horien urratsetan. Galdegiten dio “ongi funtzionatzen duen kontagailu baten jabe diren Hendaiako harpidedunen jarrera kontutan hartzea, etxean sartzeko baimena modu argian ukatuz geroz”.
Agiriak
Hendaiako Auzapezaren gutuna Enedis sozietateari (frantsesez) (pdf - 374,53 KB - nouvelle fenêtre)
Enedis Sozietatearen erantzuna (frantsesez) (pdf - 421,70 KB - nouvelle fenêtre)
*Trantsizio energetikoari buruzko legeak elektrizitate hornitzaileak behartzen ditu kontagailu “komunikatzaileak” instalatzera, erabiltzaileei zerbitzu hobea emateko, kontsumoa hobe kudeatzeko, fakturak kontsumoarekin orekatzeko eta kontsumoa hobetzeko asmoz.