AZAROA 2 OSTEGUNA – 15:30
Erlaitzeko errepidea hetsirik da, Departamenduak hala erabakiz, azaroaren 2 ostegun honen 16:00 orenetatik goiti. Hendaiatik Donibane Lohizunerako norabidean, Haizabia parean hetsiko da. Oraingoz ez dugu berriz irekitze dataren berri. Zirkulazio baldintzen gaineko informazioa Departamenduaren Inforoute webgunean ikus dezakezu: https://inforoute.le64.fr/ Hendaiari dagokionean hartu erabakien berri ematen duen artikulua : https://www.hendaye.fr/fr/tempete-ciaran-la-ville-se-prepare/
AZAROAREN 2 OSTEGUNA – 11:30
Egungo meteorologia testuingurua dela eta, Herriak honako neurri hauek eman ditu plantan:
- Parkeak, jendeei zabalik diren oihanak, lorategiak, hondartzak, estadioak hestea
- Abadia eremuaren hestea
- Debekaturik da, Itsas hiribidean, Eukaliptu karrikaren eta Erlaitzaren errepidearen arteko zatian, luzeran aparkatzea eta oinez ibiltzea,
- Debekatua da Bidasoaren luzeran doan zaldainean (Errotazilio karrikatik Heziketa Zentro Hetsiraino) eta Pierre LOTI etxe azpikoan (Kanetatik Pellot karrikaraino) ibiltzea, zaintza aldia bukatu arte
- Ezin da zirkulatu Intzurako eta Bidasoaren luzeran doazen oinezko eta txirrinda bideetan, zaintza aldia bukatu arte.
- Aldamio eta garabien kontrola: aldamio edota garabi bat leku publikoetan kokatzeko baimena ukan duten eskatzaile guztiekin harremanetan jartzea,
- Ur aho eta hesi sareak herri osoan garbitzea,
- Kanpoaldean egiteko diren ekitaldi guztiak bertan behera uztea klima gertakaria bukatu arte,
- Ohiko betebeharren osagarri ari litezkeen lantaldeak handitzea,
- Merkatariekin harremanetan jartzea terrazetan dituzten altzariak bil ditzaten.
- Aisialdi harlekuak 18:00ak arte zabalik atxikiko dira eta jardunak egituren barnean eginen dira.
Herria Departamenduaren aginduen zain da Erlaitzeko errepidea hesteko, aitzina hartzeko heste protokoloari jarraikiz.
Jendeei eskatzen zaie klima gertakariaren eraginpean izan litezkeen hornidura guztiak, hala nola nor bakoitzaren hondakin edukiontziak edota lorategi hornidurak, segurta ditzaten.
Zuhuri joka ezazu