Mugikortasun mapa kontsulta ezazu (pdf - 1,61 MB - nouvelle fenêtre)
Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoak hiru udalerrien arteko mugikortasunaren plano bat atera du
- Planoak Irun, Hondarribia eta Hendaia zeharkatu eta konektatzen dituzten lineen garraio-sarearen eskema bat erakusten du
- Hiru udealerrietako turismo bulegoetan zein SAC-ean jaso daitezkeen 25.000 ale inprimatu dira
Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren bidez eta Syndicat des Mobilités de la Communauté d’Agglomération Pays Basque-rekin elkarlanean, mugaz-gaindiko mugikortasunaren planoaren udako edizio mugatu bat atera dute, herritarrei zein bisitariei txirrindarekin, oinez eta garraio arruntekin mugitzeko dauden aukeren inguruan informazioa eskaintzeko.
Planoak Irun, Hondarribia eta Hendaia zeharkatu zein konektatzen dituzten lineen garraio sarearen eskema bat erakusten du hiru hizkuntza ofizialetan, baita Donostiarantz eta Donibane Lohitzunerantz doazen lineena ere.
Planoaren barrualdeak Irun, Hondarribia eta Hendaiaren arteko ingurua zein nazioarteko zubia eta Joncaux Industria Gunearen arteko espazioa erakusten duen kaleko-mapa bat jasotzen du.
“Ekimen honen helburua gure lurraldean bizi diren pertsoneak zein bisitan datozenenak era jasangarrian mugitzea sustatzea da”, esan du Miguel Angel Paezek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-gaindiko Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordearen presidenteak.
Edizio mugatua udarako
Irailean Hegobus-ek izango duen lineen aldaketa dela eta, planoaren edizio mugatu bat egin da orain, 25.000 ale inprimatu direlarik. Uda pasa eta gero, planoa berrituko da eta askoz ale gehiago inprimatuko dira.
Planoaren edizio mugatu hau Hendaiako zein Hondarribiako (Arma Plaza eta Matxin de Arzu) eta Irungo (Luis Mariano) turismo bulegoetan aurkitu daiteke. Gainera, Irunen SAC-ean ere banatzen da.
Planoak badu ere bere bertsio digitala, hurrengo estekan deskargatu daitekeena:https://www.irunhondarribiahendaye.com/eu/helmuga-turistikoa/ikus-entzunezkoak/mapak
Mugaz-gaindiko mugikortasunaren eskaintzaren inguruan ezjakintasuna
Ekimen hau Aquitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak 2012 eta 2014 bitartean burutu zuen ‘Transfermuga’ ikerketa dela eta sortu zen. Izan ere, ikerketa honek Irun, Hendaia eta Hondarribia bitartean egiten diren bidaldien %90a kotxez gauzatzen direla frogatu zuen, baita hiritarrek ez dutela mugaz-gaindiko mugikortasunaren eskaintzaren inguruko informazio gehiegi ere.
Ekimen hau EFA268/16 SMARTMOB proiektuaren barruan garatu dela, Eskualde Garapenerako Europako Funtsagatik (EGEF) %65ean aldi berean finantzatutakoa INTERREG V-A Espainia, Frantzia, Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bidez.