Borderline Fabrika geltokira sartu da

Horra talde abentura eder bat, 5 urtez gogoetan, aztertzen, lanetan eta parte hartze bidezko lantegietan aritu ondoren abiatzen delarik.

Eraikinaren bisita egin da egun, ekainaren 4 ostiralean, diruztatzaile diren partaide publiko nahiz pribatuekin.

Geltokiaren ostatu izan zen leku hori luzaz hetsirik izan da eta orain kafe etxe kulturazko eta herritarra bihurtu da, jende orori zabalik den adierazleku eta topalekua. Lekua egonaldian diren artista profesionalak laguntzeko izanen da ere (zuzeneko arteak eta ikus arteak). Ekimen berri horrek kultura sendotzeaz gain, geltoki auzoko ekonomia ere nahi du sendotu, auzoa berritzen ari baita eta aldagune multimodalarekin garatuko baita.

Kotte Ecenarro auzapezak kolektiboko kide guztiei eman dizkie bere goresmenak eta heldu diren urteotan ere Herriaren sostengua ukanen dutela ziurtatu die. Lau urte dira Herria ari dela proiektu horren sortzean, 84 000€ emanez, urte zenbaitetarako hitzarmen baten barnean.

Geltokiko arte eta kulturako hirugarren leku horrek honako sostengua ukan du: SNCF Gares et Connexions delakoarena, Estatuarena, Euroeskualdearena, Akitania Berriko Eskualdearena, Pirinio Atlantikoetako Departamentuarena, Hendaiako Herriko Etxearena eta Euskal Kultur Erakundearena.

Ekainaren 12ko data atxiki ezazue gogoan

Lehen ekitaldia emanen da orduan. 6 zirkulari eta 2 musikari izanen dira sorkuntza iraunkor bat eskaintzen, «airezko» akrobaziaz beterik. 17:00 orenetan eta 20:30ean. Erreserbak hemen: borderlinefabrika.eus

Navigation de l’article