Kotte Ecenarro auzapezak, Chantal Kehrig Cottençon lehen auzapezordeak, Richard Irazusta bizitegien auzapezordeak eta Gracy Pradier zerbitzuen zuzendari nagusiak Se Loger Au Pays – Herrian Bizi plataformako bi kide hartu dituzte herriko etxean bizitegiei dagokionean Euskal Herrian dugun egoeraz mintzatzeko
Topaketa horretan, Kotte Ecenarrok azaldu ditu herrian bizitegi langunduen egiteko Udalak hainbat urtetik hona plantan eman dituen baliabide eta tresnak.
Izan ere, Estatuak ezarri dituen bizitegi lagunduen egiteko hirurteko kopuru helburuak betetzeko, Herriak hainbat partzuergo urraspide proaktibo egin ditu: gizarte mistotasun kontratu bat sinatzea, hutsik diren bizitegiak berriz merkaturatzea eta horien diruz laguntzeko esperimentazioa, herria Biharko Hiri Txikien programan sartzea eta horren bidez bizitegi hitzartuak berriz merkaturatzeko diruzko xedapenak ematea, bigarren bizitegien bizileku zerga %60ra igotzea, 2023ko aurrekontuan lur funtsen erosteko diru kopuru bat ezartzea, mailegu bermea bizitegi lagunduen programetarako, bizitegi lagunduen eragiketen diru orekarako 300 000 € ingururekin parte hartzea, gizarte mistotasunaren betebeharra, Tokiko Hirigintza Planean garatu arauzko tresnen kutxa bizitegi lagunduen ekoizpena sustatzeko (% 60 baitezpadakoa 8 bizitegietatik goiti), funts eraikien gaineko zergaren parte baten dispentsa Elkartasunezko Egiazko Alokantzan (EEA-BRS) diren bizitegientzat.
EEA-BRS moldeko programei dagokienean, Herrian Bizi elkartekideek gogora ekarri dute eskaintza horrek, interesgarria izanik ere, ez diola eskariari bete-betean erantzuten ez baita ororen esku. Kotte Ecenarrok zehaztu du ezen «alokairu bidezko bizitegi lagunduak direla beti lehentasuna. Halarik ere, EEA-BRS eragiketak, espekulazioaren aurkako tresna izateaz gain, herriaren onerako ditugu ere, luzean Hendaian bizi nahi duen biztanleriari errotzeko aukera ematen dion neurrian».
Biltzar Nagusia zenbait egun barne egiteko dutelarik, horra solas hobekitzaile bat Euskal Herrian bizitzeko eskubidea bultzatzeko eragileetako batekin.
Herriak, bere aldetik, jarraituko du lanean, 2024an ere bizitegi lagunduak egiten jarraitzeko, bereziki bizitegien hobetzeko diruzko laguntza plantan emanez, bai eta bizitegi barneratzaile eta belaunaldiartekoaren alorrean lan eginez bizitegi lagunduen erakundeekin.