Bizitegia hobetzeko dispositibo bat abian jartzeko inkesta

Euskal Hirigune Elkargoak bizitegi pribatuen parkearen arraberritzea bultzatu nahi du eta zure herriko bizilekuaren hobetzeko dispositibo berezi bat ezartzea proposatzen du.

Dispositibo honen bidez, jabeek eta/edo jabekideek dohainiko laguntza eta lanak egiteko diru-laguntza ukan dezakete, baldintza jakin batzuekin. Lehen urrats gisa, herriko biztanleeri luzatua zaien inkesta bat bidean da, zure bizitegia arraberritzeari doakionez dituzun beharrak eta itxaropenak ezagutzeko: arraberritze energetiko alorreko lanak, zahartzaroari egokitzeko lanak, arras andeatuak diren bizitegien arraberritzeak eta hutsik dauden bizitegien merkaturatzea. 

Lurraldearen diagnostikoa kualitatiboki aberastuko duen galdetegi batera eramanen zaitu (hendaye.fr/enquetehabitat/). 2022ko azaroaren 15a aitzin betetzekoa da. Galdetegi honetan, zure bizitegiari eta lurraldeko itxaropenei buruzko informazioa bilduko dituzu. Datuen zaintzarako araudi nagusiaren (RGPD) karietara, bilduko diren informazioak konfidentzialtasun osoz tratatuak izanen dira, neholako izate komertzialik gabe eta zure aldetik engaiamendurik hartu gabe. URBANIS azterketa-bulegoa da, zure datuak tratatzeko ahalmena duen bakarra.

Navigation de l’article