Dauden bizitegi pribatuen gaineko ekintza publikoa Euskal Hirigune Elkargoaren bizilekuen tokiko politikaren ardatz egituratzailea da.
2018. urteaz geroztik 158 herrietan indarrean den Ororen Onerako Programa (OOP-PIG) oso arrakasta handikoa gertatzen ari da euskal biztanleen artean. Jabea bizi den 1035 bizitegi berriztatzeko aukera eman du horrek, bai eta merkatura itzultzeko aukera hutsik ziren 60tik gora bizitegi, lurraldean dauden bizitegi hitzartuen eskaintza joritu dutenak.
Esperientzia hori baliatuz eta bizitegi pribatuen jabeak laguntzen jarraitu nahiz, hala diruzko laguntzak eskainiz nola sostengu tekniko eta administraziokoa emanez, EHEk bi urterako luzatu du baliabidea.
- Zure etxean lanak egin nahi? (energia berriztapena, bainugela baten egokitzapena, bizitegiaren berriztatze osoa) Diruzko laguntza ukan dezakezu, baldintza zenbait betez gero (bizitegian bizi direnen diru baliabideak, lan motak).
- Alokatzen duzun edota alokairu merkatura berriz sartu nahi zenukeen bizitegi baten (bizitegi hutsa) jabe zara? Diruzko laguntzak eska zenitzake.
Argibide orotarako, Euskal Herriko SOLIHA eragilearekin jar zaitez harremanetan. Aholkuak urririk eta engaiamendurik gabe.
Euskal Hirigune Elkargoak SOLIHA eragilearen esku utzi du jabeei informazioa ematea eta dirulaguntza eskatzeko dosierrak osatzen laguntzea. Euskal Elkargoaren lurralde osoan antolatzen dituen harreretan ere topa dezakezue SOLIHA.
Zure proiektuari azterketa teknikoa, arauetakoa eta diruzkoa eginen zaio (zein laguntza? Nola eskura? Zure kontu geratzen zaizunaren diruztapena, etab…).
2000 jabetik gora dira jadanik beren proiektuan lagunduak izan direnak. Halatan, bada, zergatik ez zu?
Bizilekua hobetzeko laguntzei buruzko galdera orotarako, 05 59 46 31 50 telefonora dei ezazu (urririko deia) edo hona idatz ezazu: