Bixintxoko festak

Bixintxoko festak urtarrilaren 17tik 26ra iraganen dira.

Historia pixka bat

“Mila zazpiehun eta laurogeita hemeretziko martxoaren 20an, Pellot hogeita lau kanoi eta berrehun eta hogei gizoneko eskifaia zuen “Bordelais” izeneko kortsario itsasontzian ontziratu zen. Bi ateraldietan, lau ontzi ingeles eta ehun eta berrogei gizon preso sartu zituen. Baina Pellot-ri maniobratzeko zailak ziren itsasontiak ez zitzaizkion gustatzen, eta ingeles ontzi batek bere txandan harrapatu eta preso sartu zuen. Bere lagunekin Irlandako Cork-eko espetxean zegoelarik, eskapatzea lortu zuen, eta Dublinera joan zen. Handik, marinel gisa ontziratu zen, Portugalera zihoan itsasontzi baean. Porto-n lehorreratu ondoren, erromesaz mozorrotu zen, Konpostelako Donejakuetik pasa, eta Hendaiara iritsi zen. Bertan, familia eta lagunak zituen bere zain. Gaur, Pellot itzuli da bere Neskatxarekin. Denen izenean, herriko giltzak ematen dizkiot, Bixintxoko festak irekiak direla deklaratzen dut. Aupa Bixintxo. Aupa Hendaia”. Kotte Ecenarroren estreinaldi diskurtsoa

Bixintxoko festen programa kontsulta ezazu (pdf - 1,64 MB - nouvelle fenêtre)

PROGRAMA

Urtarrilaren 17an (ostirala)

  • 17:30: «Pelloten itzulera» desfilea Kaneta portutik abiatzea.
  • 18:15: Bestei abiatzea ematea Herriko Etxearen balkoitik herriko Pellot eta Neskatxarekin (San Bixente eskola).
  • 19:00: Patata tortila lehiaketa haurrentzat, aterpean, Errepublika plazan.
  • 19:00 – 20:00: Danborradaren entsegu nagusia eta banderatxoen ematea, Errepublika plazan, Herriko Etxearen aitzinean.
  • 21:00: Zaria Abesbatzaren kontzertua (abesbatzaburua: Imanol Elizasu), Bixintxo elizan (urririk)

Urtarrilaren 18an (larunbata)

  • 15:00: Mus txapelketa, Hondarraitzeko kluben egoitzan (izena ematea lekuan berean, 14:00etatik goiti).
  • 17:30: Euskal dantzen ikuskizuna Akelarre taldearen 45 urteen karietara (atal guztiak), D. Ugarte frontoian (urririk)
  • 19:30etik goiti: Pintxo Pote saioa Team Xo taldeak animaturik, hiri-barnean, aterpean.

 Urtarrilaren 19an (igandea)

  • 10:00: Txistu bira, hiri-barnean.
  • 10:00: Meza Bixintxo elizan, Herriarteko Orkestrak lagundurik.
  • 17:00: Hendaiar musika taldeen kontzertua, Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren irabazle izan ziren Hondartzako eskolako haurrek ere parte hartuko dutelarik, Bixintxo elizan; sartzea urririk.

Urtarrilaren 24an (ostirala)

20:00etatik goiti: Pilota partidak D. Ugarte frontoian

  • Sustapen mailako txapelketako partida lehenik; gero profesionalen lehiaketako partidak: Agirre eta Eskiroz Alberdi eta Salaverriren aurka
  • Bengoetxea eta Mariezkurrena Artola eta Imazen aurka
  • Erreserbak: 06.87.53.73.13 (20 euro)

Urtarrilaren 25ean (larunbata)

  • 12:30: Danborrada batzuk Herriko Etxearen aitzinean biltzea
  • 15:00etatik goiti: danborrada auzoetan
  • 15:30: Danborraden animazioa Kanetako plazatxoan.
  • 16:15: Animazioak herrian zehar.
  • 18:30: Danborrada Errepublika plazan biltzea.
  • 21:00etatik goiti: Ikastolak aterpe berotuan antolatu afaria.

Urtarrilaren 26an (igandea)

  • 10:00: Txistu bira hiri-barnean.
  • 10:30: Meza Bixintxo elizan.
  • 11:30: Mutxikoak Errepublika plazan (euria balitz, aterpean).
  • 15:00: Fandango txapelketa D. Ugarte frontoian. Izena ematea lekuan berean edo hemen: 06 60 64 24 91
  • 17:00: Tio Teronen Semeak dantza taldearen FreshCool dantza ikuskizuna D. Ugarte frontoian (urririk)

ZIRKULAZIOA eta APARKATZEA

Urtarrilaren 17tik 26ra: BIXINTXO

ERREPUBLIKA PLAZA, Askatasunaren karrikaren eta Portu karrikaren arteko zatian (Herriko Etxearen eta farmaziaren artean) ezinen da aparkatu ez eta zirkulatu ere:

  • 2020ko urtarrilaren 17, ostiralean, 17 orenetatik 21 orenetara, (Pellot desfilea, tanborrada entsegua),
  • 2020ko urtarrilaren 25, larunbatean, 12 orenetatik 2020ko urtarrilaren 26, igandearen 2 orenetara (Tanborrada).

PORTU KARRIKA, karrika osoan ezinen da aparkatu 2020ko urtarrilaren 17, ostiraleko 14 orenetatik 19etara (Pelloten desfilea). Zirkulazioa desfileak dirauen bitartean arrastatuko da  (18 orenetatik 19 orenetara).

PORTU KARRIKA, De Gaulle jeneralaren etorbidearen eta Eliza karrikaren arteko zatian ezinen da aparkatu ez eta zirkulatu ere, 2020ko urtarrilaren 25, larunbateko 13 orenetatik 20 orenetara (Tanborradaren desfilea).

DE GAULLE JENERALAREN ETORBIDEA, Beltzeneko karrikaren eta Geltoki karrikaren arteko zatian ezinen da zirkulatu 2020ko urtarrilaren 25, larunbateko 18 orenetatik 19 orenetara (Tanborradaren desfilea).

Hartara, Beltzeneko eta geltokiko karriketan desbideratzeak antolatuko dira.

GAZTELU ZAHARREKO KARRIKA -NORABIDE BAKARRA, BEHERANTZ . Urtarrilaren 15etik 28ra, Gaztelu Zaharreko karrika (Gaztelu Zahar hiribidearen eta De Gaulle jeneralaren etorbidearen arteko zatian) beherako norabide bakarrean antolatuko da.

Urtarrilaren 24, ostirala: PILOTA PARTIDAK – Daniel Ugarte frontoia

«Les Eglantins d’HENDAYE» elkartearen lokalaren ondoko aparkalekua pilota partida horien antolakuntzaren ibilgailuak aparkatzeko izanen da soilik 2020ko urtarrilaren 24an, 12 orenetatik 23 orenetara.

Hartara, beste zeinahi ibilgailurik ezinen du aparkatu.

 

Navigation de l’article