Bixintxo bestak atean ditugu: 2019ko urtarrilaren 18tik 27ra
Egitaraua xeheki ikus ezazu hemen beherean edo esku orrian (lehio berria) (pdf - -1 - nouvelle fenêtre)
2019ko besten nondik norakoan zerbait berri dugu: aterpean eginen den Pintxo potea, Herri Kantuk animaturik, lehen larunbateko arratsean. Bestak etorri bitartean, nota itzazue zuen agendetan honako urririkako ikuskizun hauek:
- Urtarrilaren 18an, “LAIDA PILOTA” musikazko komedia (21h) Pier Paul Berzaitzena
- Urtarrilaren 20an, abesbatzen kontzertua
- Urtarrilaren 27an, ezohiko ikuskizun bat Kalakan taldearekin eta kontserbatorioko haurrekin (130 pertsona inguru)
Ez ditzagun ahantz, noski, urtarrilaren 26an, Tanborrada eta ondoren bazkaria aterpean (erreserba ezazu bazkaria) eta ezohiko pilota partida urtarrilaren 25ean. Hainbat animazio karriketan, mus txapelketa… denetarik bada ororen atseginerako!
Egitaraua
Urtarrilak 18 ostirala
- 17:30: “Pellot-en itzultzea” desfilearen abiatzea Kaneta Portutik
- 18:15: Besten irekitzea Herriko Etxeko balkoitik, Pellot eta Neskatxarekin(Ikastola)
- 19:00: Tortilla txapelketa – haurrei zuzendua – Errepublika plazan (karpa azpian)
- 19:00 – 20:00: Danborradaren entsegu orokorra eta banderatxoen banatzea, Errepublika plazan, Herriko Etxearen aitzinean
- 21:00: LAIDA PILOTA – Pier Paul Berzaitz-en ikuskizuna, D.Ugarte pilotalekuan, dohainik
Urtarrilak 19 larunbata
- 15:00: Mus txapelketa , Ondarraitz klubean. (izen-emateak bertan, 14:00etatik goiti)
- 19:30etik goiti: Pintxo Pote Herri Kantuk animaturik, Hiri barneko karpa azpian
Urtarrilak 20 Igandea
- 10:00etan: Txistularien alardea hiri-barnean
- 10:00etan: Meza Bixintxo elizan Herriarteko Orkestraren parte hartzearekin
- 17:00: Hendaiako musika taldeen kontzertua, Bixintxo elizan. Sartzea dohainik
Urtarrilak 25 Ostirala
- 20:30etik goiti: Pilota partidak, D.Ugarte pilotalekuan
Esku huska, “promozio” txapelketako partida lehenik eta profesionalena ondoren: EZKURDIA – GALARZA eta ELEZKANO – REZUSTA
Erreserbak: +33 (0)6 87 53 73 13 edo (17 €)
Urtarrilak 26 larunbata
- 15:00etatik goiti: Danborrada auzoetan (Hondartza, Orio, Sopite, Dongoxenia, Geltokia, Intzura eta Arrizabaleta).
- 12:30: Animazioa Herriko Etxearen aitzinean
- 15:30: Danborraden animazioa, Kaneta plazatxoan
- 16:15: Animazioak hirian
- 18:30: Danborrada: elkarretaratzea Errepublika plazan
- 21:00etatik goiti: Afaria karpa berotuan. Erreserbak Bakarxoko eta Xaia ostatuetan (01/07tik goiti). Prezioa: 17€ helduentzat, 8€ haurrentzat
Urtarrilak 27 igandea
- 10:00: Txistularien alardea hiri-barnean
- 10:30: Meza Bixintxo elizan
- 11:30: Mutxiko, Errepublika plazan. (Aterpea karpa azpian euria bada)
- 17:00: Kontzertua Kalakan eta Kontserbatorioko haurrekin, D.Ugarte pilotalekuan (dohainik)
Jean-Noel Daubas-en sarhitza
2019ko Bixintxoa, ez dudarik egin, une garrantzitsua izanen da hendaiarren bizitzan. Udal Besta Batzordeak kalitate handiko hainbat eta hainbat ekitaldi apailatu du artoski, haietan lehena mota anitzeko eskaintzak egiten dituen ikuskizun burrunbaria: “Laida Pilota” izenekoa. Tarterik hutsik izan ez dadin, hortxe ditugu bazter utz ezinezko pilota partidak, mus txapelketa, danborrada, pintxo pote arratsa eta abar, bi asteburu horiek jai giroan pasa ditzagun etengabe. Udal Besta Batzordeko kide guztiak zuen ondoan ukanen dituzue epopeia horretan eta hemendik 2019. urte zoriontsua opa dizuegu.
Besta eta Animazioen hautetsi arduraduna