Bixintxo – 2023ko urtarrilaren 20tik 29ra

Bixintxoko besta maiteak hemen ditugu berriz, bi urteko osasun krisiaren ondotik. Azkenean, urtarrilaren 20tik 29ra ospatzen ahalko ditugu.

Lehen aste hondarrean, Pellot-en desfilearen itzulera ikusiko da, eskoletako haurrekin eta tortilla lehiaketarekin. Horrez gain, besten irekitze ostiraleko berritasuna, hendaiar kirolari merezidunei omenaldia eskainiko zaie. Larunbat arratsaldean, danborradaren entsegu orokorra izanen da, eta ondotik pintxo-potea antolatuko da hiri-barnean. Igande goizeko Mutxikoak izanen dira, eta Bidaia ikusgarria ere arratsaldean, Daniel Ugarte frontoian. Ahantzi gabe besten denboran egonen diren zaldiko-maldikoak.

Bigarren aste bukaera pilota partida ospetsuak, Danborradaren desfileak eta Hendaiako abesbatzen kontzertuak osatuko dute. Besta Batzordeko lan taldeak bere desiorik hoberenak ematen dizkizue urte berri honendako, eta besta hauetan zuetako anitzek parte hartuko duzuela espero dugu.

Egituraua

Urtarrilaren 20an (ostirala)

  • 17:30: “Pellot-en itzultzea” desfilearen abiatzea Kaneta portutik.
  • 18:15: Festen irekitzea Herriko Etxeko balkoitik Pellot eta Neskatxarekin (Hondartzako eskola).
  • 19:00: Patata tortilla lehiaketa haurrentzat Gaztelu Aretoan. 20:00: Sarien banaketa Hendaiako Txapeldunei Gaztelu Aretoan.

Urtarrilaren 21ean (larunbata)

  • 18:00: Hendaiako Haice-Egoa elkarteko margolarien erakusketaren estreinaldia Gaztelu Aretoan
  • 19:00 – 20:00: Danborradaren entsegu orokorra, banderatxoen banaketarekin, Errepublika plazan, Herriko Etxearen aitzinean.
  • 19:30etatik goiti: Pintxo Pote alaitua, Errepublika plazan

Urtarrilaren 22an (igandea)

  • 9:30: Ezpata dantza Mutxiko Elkartearen eskutik hiri-barnean.
  • 10:00: Meza Bixintxo elizan, Herriarteko Orkestraren parte hartzearekin.
  • 11:30: Mutxikoak Errepublika plazan (edo Gaztelu Aretoan, euri egiten badu)
  • 18:00: “Bidaia” ikuskizuna. Euskal Herriaren historia musikan (orkestra eta abesbatza, oro har 200 artista). Konpositorea: R. Zugarramurdi. D. Ugarte pilotalekuan (dohainik, erreserbatu behar da 05.59.48.23.58 telefonora deituz)

Urtarrilaren 27an (ostirala)

  • 20:00: Pilota partidak, D. Ugarte pilotalekuan
  • 21:00: Salaberria – O.Etxebarria vs Exposito – Bikuña
  • 22:00: LASO- IMAZ vs PEÑA- MARIEZKURRENA Sartzea: 20€ – Erreserbatzeko deitu 0687537313 telefonora

Urtarrilaren 28an (larunbata)

  • 12:00: Danborrada batzuen elkarretaratzea Herriko Etxearen aitzinean
  • 15:00: Animazioa danborraden eskutik, Intzura, Geltokia, Harrixabaleta eta Hondarraitz auzoetan
  • 16:30: Animazioa hiri-barnean, abiatzea Gaztelu Aretoko zabaldegitik
  • 18:00: Danborradaren elkarretaratzea Errepublika plazan.
  • 19:30etan: talo eta pizza gaua musika giroan, ikastolaren eskutik

Urtarrilaren 29an (igandea)

  • 10:00: Txistularien alardea hiri-barnean.
  • 10:30: Meza Bixintxo elizan.
  • 17:00: Hendaiako musika taldeen kontzertua, Hondartzako eskolako haurren parte hartzearekin (Hendaiako eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren 4. saria), Bixintxo elizan. Sartzea dohainik.

Navigation de l’article