Bilkura publiko bat bizitegiaren hobetzeko laguntzak azaltzeko

Ororen Intereseko Programaren harira (OIP-PIG) Euskal Elkargoak eta bere partzuerrek diruzko laguntzak eta urririkako administrazio eta teknikako laguntza proposatzen dituzte.

Baliabide horrek diru sartze apalak dituzten familei bizitegi zaharrak hobetzen laguntzeko xedea du (15 urtetik gorako bizitegiak).

Berriztapen proiekturik duzu? Zure bizitegia berritzeko laguntza behar duzu? SOLIHA elkarteak eta Euskal Elkargoak azalduko dizute Ororen Intereseko Programa (OIP-PIG),

2022ko uztailaren 6, asteazkenean, Gaztelu aretoan,

eginen den bilkura batean. Honako alor hauei buruz dituzun galdera guztiak egin ahalko dituzu:

  • Energia berriztapena
  • Bizitegia jendeen zahartzeari edo ahalmen urritasunari egokitzea
  • Bizitegiaren berriztapen orokorra
  • Bizitegi bat alokairuan emateko lanak (bizitegi hitzartuak)

Bizitegia hobetzeko programari buruzko informazio gehiago https://www.communaute-paysbasque.fr/vivre-ici/cadre-de-vie/lhabitat/programme-damelioration-de-lhabitat

Navigation de l’article