Geltokiko auzoak itxuraldaketa bat biziko du laster, Elgarrekin proiektuarekin, Hendaiako SNCF eta EUSKOTREN geltokien aitzinean egiteko den mugazgaindiko aldagune multimodala eginen delarik.
Hendaiako auzapezak eta Kehrig andreak, Hirigintza, lanak eta Antolaketa auzapezordeak proiektuaren abiatzearen berri eman ziguten jadanik 2018ko urtarrileko herri aldizkariaren 36. orrialdean.
Herri aldizkaria ikus – frantsesez (leiho berria)
Geltokiko auzorako proiektua: aldagune multimodala
Hiri antolaketak eginen dira, bai eta atari bat eta harako sarbideak mugazgaindiko loturagune berritzaile hori egitean, eta horren bidez mugitze molde eztiak bultzatuko dira (bizikletaz, oinez…).
Antolaketen aurkezpena
Arte horretan, Hendaiako Geltokiko Aldagune Multimodalaren atariaren antolaketa aurkeztuko zaizue, geltokiaren inguruko lekuak eta ibilmoldeak ezagut ditzazuen: antolaketak, aparkalekuak, zirkulazioa, helgarritasuna, leku publikoak…
Bilkura publikoa
Halatan, bada, Euskal Hirigune Elkargoak eta Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezak bilkura publiko batera gonbidatzen zaituzte:
2019ko otsailaren 18an, astelehenarekin, 18:30ean, Hendaiako Herriko Etxean – Errepublika plaza, lehen solairuan, herri biltzarren aretoan
Erregistroa eta informazio dosierra 2019ko martxoaren 15 arte
Proiektuaren aurkezpena, informazio dosierra eta elkar aditze erregistroa eskura ukanen duzue 2019ko otsailaren 11tik martxoaren 15a bitarte, zabal orduetan:
- Hendaiako Herriko Etxean
- Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuaren egoitzan – Euskal Hirigune Elkargoa – Foch etorbidea, 15, Baiona