Bidasoaren hondakinen bilketa eginen da heldu den ekainaren 18an, ibaiaren bi aldeetako ertzeetan diren 7 herrietan: Lesakan, Beran, Biriatun, Urruñan, Hendaian, Irunen eta Hondarribian.
Jardun horren helburua ur eta lurreko hondakinen biltzea da, Lesakan hasi eta Hondarribiraino. Eragiketa hori elkartearen filosofiaren harira eginen da: »modu positibo eta adeitsuaz ohartaraztea hondakinen bilketaren alde, helduei eta haurrei kirol une atseginak eskaintzeaz bat natura inguruneetan».
Ur gaineko bilketa jardun horretan parte hartu nahi duten enpresek utzi materialarekin eginen da, hau da: kayakak, piraguak, stand up paddle oholak, bai eta surf oholak ere. Ibaia jeitsiz hondakinak biltzen joateko bitarteko onenak dira horiek. Horretarako material kopurua mugatua denez, garbiketan parte hartu nahi dutenek ere ekar ditzakete beren materialak, hala nahi badute.
Lurrean eginen den bilketa Bidasoa ertzeko txirrinda bidean eta bestelako bideetan eginen da. Parte hartu nahi dutenek badute oinez, txirrindaz edo bestela ibiliz parte hartzea.
Ibaitik aterako diren hondakin guztiak azken elkarretaratze batean erakutsiko dira jende guztiei begietan emateko. Herri bakoitzak garbitzeko eremu bat du eta, hartara, parte hartu nahi dutenak bizi diren lekuaren arabera aritu beharko dira.
Jardute eremua Bidasoa aldea denez, Plaiaundiko padura, Bidasoako uharteak eta ibaia leheneratzeko eman dezakegu laguntza, leku horietan nabarmena baita gizakien eraginez hondakinen pilatzea.
Batera aritu behar dugu naturan utziriko hondakinetan ez delako herrien arteko mugarik eta guztiok bide beretik jo behar dugulako gure natura ondarea babesteko, zeinahi delarik ere darabilgun hizkuntza edo dugun nazionalitatea.
Jardun hori asmo oneko laguntzaileei esker eta honako hauen lankidetzaz eginen da:
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Herriko Etxeak: Lesaka, Bera, Urruña, Biriatu, Hendaia, Irun eta Hondarribia.
- Txingudi Zerbitzuak (Txinzer), Ura (Uraren Euskal Agentzia), Bil Ta Garbi, IEZI-Euskal Itsas Bazterra, Euskal Elkargoa
- Kayak Basque Country, Alaia Surf Elkartea, Tribord Hendaye, Central Surf, Lehena Ecole De Surf, Santiagotarrak, Hondarribi Arraun Elkartea.
- Bioterra – Ficoba, Alkain, Bidassoa Basque Brewery, Mucha Kombucha, Recycl’arte, Surflogic, Ocean Initiatives Surfrider, Mazedonia Elkartea, Irrisarri, Askora Catering.
Garbiketan parte hartu nahi dutenek, hala uretatik nola lurretik, hemen behar dute izena eman:
- Instagram: @recicla_birziklatu · E-postaz:
- Bioterra azokan ekainaren 3/4/5etan.
- Jardute egunaren aitzineko astean, herri bakoitzeko herriko etxean; Hendaiaren kasuan, Euskal Erlaitzaren Etxean.
Garbiketa saioa 08:30/09:00etan hasi eta 12:00etan bukatuko da. Laguntzaile bakoitza bere bizilekuaren garbiketa gunera behar da joan. Eragiketa bururatzeko piknika eginen da.
Hondakinen erakusketa:
- Irun: Oinezkoen zubian
- Hendaian: Oinezkoen zubian (hetsirik).
Parte hartu nahi dutenentzako garbiketa eguneko topaleku eta tenoreak:
- IRUN:
- Uretatik arituko direnak: 07:30 Santiagotarrak arraun elkartean
- Lurretik arituko direnak: 09:00 Santiagotarrak arraun elkartean eta Bidasoaren guardetxean (Pausuko zubi ondoan).
- HONDARRIBIA:
- Lurretik edota uretatik arituko direnak: 09:00 – Hondarribia Arraun Elkartea – Beteranoen portua & 09:00 – Náutica Aldatz
- HENDAIA:
- Lurretik arituko direnak: 09:30
- Badiako hondartza – Itsas zentroaren ondoan
- Kanetako portua
- Egurrezko zaldainaren hastapenean (Errotazilio karrikaren beherean, Intzurako industrialdearen hastapenean)
- Intzurako frontoian (eskola ondoan)
- Uretatik arituko direnak: 09:00
- Tribord aitzinean
- Badiako hondartzan – Itsas zentroaren ondoan.
- Kanetako portuan
- Egurrezko zaldainaren hastapenean (Intzura aldean)
- BIRIATU /URRUÑA:
- 08:30 – Lurretik arituko direnak: Ontxista (Biriatuko piknikatze lekuan)
- 08:30 – Uretatik arituko direnak: Ontxista (Biriatuko piknikatze lekuan)
- LESAKA/ BERA:
- 09:00 – Lurretik arituko direnak: Lehengo San Martin presan (industrialdea)
- 09:00 – Uretatik arituko direnak: Txarandaka
Laguntzaile orori emanen zaio urririk zapi berde bat ezaugarri gisa, jardun egunerako.
Gure ekintza guztietan ekonomia zirkularraren 3R printzipioa erabiliko dugu: Gutxitu, Berrerabili, birziklatu.