Irailaren 20 asteartean, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren Batzorde Nagusiaren bilkura egin da Irungo Udalaren osoko bilkuren aretoan.
Goiz honetan, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak hartu du lehendakaritza urteberako, eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak lehen lehendakariorde eta Txomin Sagarzazu Hondarribikoak bigarren lehendakariorde karguak. Hautetsiek Hendaiaren ordezkari berria, Itziar Aizpuru, hartu dute ere.
Bidasoa Bizirik agentziari Partzuergoaren jarduera osoaren kudeaketa ematen dion hitzarmena onartu dute. Gisa berean, Batzorde Nagusiak balidatu du «Turismo Informazio eta Sustapena» postuaren aurrekontuaren aldaketa, hiru hirien historia,
kultura eta natura ondarea balioan ematen dituzten turismo baliabideen sustapena indartzeko.
Horrela, bi proiektu berri diruztatuko dira. Alde batetik, badiako bidearen seinaletikaren mantentze lanak (20 000 euro), eta, beste aldetik, edukien hobetzea QR kode bidez eskuratzeko ikusentzunezkoei esker (10 000 euro).