Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Nagusia gaur goizean bildu da

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Nagusia gaur goizean bildu da

  • Bileran, 2020rako aurrekontuaren likidazioaren berri eman da, eta 2022rako Partzuergoaren Aurrekontu Orokorren proiektua baliozkotu da.
  •  Proiektu horretan, Herritarren Partaidetzako partida berria sartu da.

Irunen, 2021eko abenduaren 22an.

Atzo goizean Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak bilera egin du Irungo Udaletxeko Batzar Orokorreko Aretoan. Bilera hasteko, 2021eko martxoaren 10eko bilkuraren akta irakurri da.

Ondoren, Partzuergoko lehendakariak, Irungo alkateak, José Antonio Santanok, azken hilabeteetako ebazpenen berri eman du. Horien edukia prentsa-ohar honekin batera bidalitako dokumentuan irakur daiteke.

Ebazpenen berri eman ondoren, Mugaz Gaindiko Partzuergoaren 2022. urteko aurrekontu orokorren proiektua baliozkotu da. Hura Irungo Udalari jakinaraziko zaio.

Aurrekontuetako proiektuko partida nagusien artean, hauek dira aipagarrienak: garraio publikoaren eta mugikortasunaren sustapena (15.600 €); kulturaren sustapena (43.000 €); euskararen sustapena (20.600 €); kirolaren sustapena (40.000 €) eta turismoaren arloko informazioa eta sustapena (20.500 €).

Horrez gain, hautetsiak honako lau puntu hauen gainean aritu dira eztabaidan:

  • Eskerrak ematea Hendaia, Irun eta Hondarribiko auzapezek migratzaileen gaian jarrera hartzeagatik eta Espainia eta Frantziako Estatuei gai hori ikuspuntu humanitario eta gogozabaletik ekin diezaioten eskatu dietelako berriz ere,
  • Gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasunaren gaiari dagokionean, kontseiluak Partzuergoaren zuzendaritza batzordeari eman dio mandatua politika publiko guztietan gai hori kontuan har dadin,
  • Hendaiako auzapezak galde egin eta Partzuergoaren kirol batzordeak bere gain hartu du Hendaiako igerilekua lanengatik hetsirik izanen den garaian (2023ko bigarren seihilekoan), Irun eta Hondarribiko igerilekuetan hartzeko haurrak.
  • Azkenik, auzapezak pozik agertu dira abenduan, Bidasoa aldean izan ditugun uholdeetan eman den lankidetzarekin, eta horren areagotu eta sakontzeko beharraz ados ziren ere, hartara Bidasoaren alde bien arteko eragiketetan koordinazio are eta eraginkorragoa ukan dezagun. Horretarako, Bidasoaren batzorde tekniko mistoa 2022ko lehen seihilekoan bilduko da esperientziaz mintzatu eta hobe daitekeena hobetzeko.

Herritarren Partaidetzako partida berria

Aurten, gainera, beste aurrekontu-partida bat sartu da, Herritarren Partaidetzakoa (30.000 €).

Kontu-sail honen bidez, gai zehatzetan eskumenak dituzten mugaz gaindiko erakunde publiko, elkarte eta pribatuen arteko topaketa eta jardunaldiak antolatuko dira.

Helburua da kultura, gizarte esparrua, gizarteratzea, berdintasuna edo ingurumena bezalako gaiak jorratzea eta, inplikatutako erakunde guztien artean, atzemandako arazoak konpontzeko jarduketak abiaraztea.

Gainera, mugaz gaindiko lankidetza sustatzeko ‘Hiruak bat’ laguntzen deialdia egingo da. Horren bidez, elkarteek eta erakundeek sustatutako proiektuak finantzatuko dira, hiru hiriak inplikatuko dituztenak turismoaren, kulturaren, mugikortasunaren, lurralde-integrazioaren eta gizartearen arloetan.

2020 ekitaldiko aurrekontuen likidazioaren berri ematea

Bestalde, atzo goizeko bileran, Lehendakaritzak 2020rako aurrekontua likidatzeko emandako dekretuaren berri eman da. Dekretu hori ere onartu da, eta, horrekin batera, likidatzen den ekitaldiko aurrekontuko kreditu-gerakinak onartu dira, guztira 10.675,72 eurokoak, espedientean jasotako xehetasunen arabera, eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatzen direnak.

Ondoren, Partzuergoaren 2020ko aurrekontuari buruzko Kontu Orokorrari buruzko espedientea ikusita eta Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak 2021eko azaroaren 16an egindako bileran aldeko erabakia ikusita, 2020. urteari dagokion Kontu Orokorra baliozkotu da. Irungo Udalaren bidez onartuko dira.

 

Azkenik, Zuzendaritza Batzordeak bere eskumenen esparruan hartutako jardueren eta erabakien berri eman dio Kontseilu Nagusiari. Horien edukiak ohar honekin batera emandako dokumentuan daude.

 

Navigation de l’article