Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzar Nagusi berria eratu da

Hendaiako udaletxean gaur goizean ospatutako bileran Batzar Nagusiko karguak izendatu dira, eta zuzendaritza batzordea eta lan batzordeak osatu dira.

Hendaia, 2019ko abenduak 11.- Hendaiako Udaleko Osoko Bilkuren Aretoak Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren Batzar Nagusiaren bilera bat hartu du gaur goizean. Bilera horretan, Batzarra eratu da, hau osatzen duten karguak izendatu dira, organo horrek egingo dituen ohiko bileren aldizkakotasuna ezarri da, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordea eta Lan Batzordeak osatu dira eta Partzuergoak parte hartzen duen erakundeetako ordezkariak izendatu dira.

Joan den maiatzean Irunen eta Hondarribian egindako udal-hauteskundeak direla eta, eta Partzuergoaren estatutuen 14. artikuluaren arabera, Batzar Nagusiko ordezkarien agintaldia amaitu egin da, izendatu zituzten karguak berritu direlako. Hori dela eta, bi udaletako osoko bilkurek hiru ordezkari aukeratu behar izan dituzte.

Irungo Udalaren kasuan, 2019ko uztailaren 12an egindako osoko bilkuran erabaki zen ordezkariak Jose Antonio Santano alkatea, Xabier Iridoy eta Miren Echeveste izango zirela.

Hondarribiko Udalari dagokionez, 2019ko ekainaren 24an egindako osoko bilkuran Txomin Sagarzazu alkatea, Juan Luis Silanes eta María Noemí Odriozola hautatu ziren Batzarrerako ordezkari.

Hendaian, udal hauteskunderik egin ez denez, Kotte Ecenarro alkateak eta Richard Irazusta eta Iker Elizalde jarraitzen dute Udaleko ordezkari gisa.

Gaur goizean egindako bileran Partzuergoaren Batzar Nagusia eratu da Irungo eta Hondarribiko udalek izendatutako ordezkariekin, Hendaiako Udaleko ordezkariak mantendu direlarik.

Horrez gain, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko presidente Kotte Ecenarro Hendaiako alkatea izaten jarraituko duela xedatu da, eta Irungo alkate Jose Antonio Santano lehen lehendakariorde eta Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazu bigarren lehendakariorde izendatu dira.

Gaur goizean egindako bileran, urte bakoitzeko otsailean, maiatzean eta azaroan Partzuergoaren Batzar Nagusiaren ohiko bilkurak egitea ezarri da ere.

Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen eta Lan Batzordeen osaera

Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordea osaera mistoko organoa da, teknikoa eta politikoa, eta proposamenak egiten ditu, azterlanak egiten ditu, jarduera-irizpideak proposatzen ditu eta, oro har, Partzuergoa dinamizatzen du, gai zehatzetarako lantalde espezifikoak daudela alde batera utzi gabe. Honako hauek osatzen dute: udal bakoitzeko ordezkari batek, batzordeko

idazkariak (Hendaiako Udalean kargua duena), Partzuergoko idazkari eta kontu-hartzaileek eta Bidasoa bizirik-eko Zuzendaritzak (bertako kudeatzaile gisa).

Gaur goizean Miguel Angel Páez izendatu dute Zuzendaritza Batzordeko presidente, Arnaud Mandement idazkari eta Juan Luis Silanes Aguirre eta Richard Irazusta mahaikide.

Partzuergoko lan batzordeei dagokienez, gaur goizean lau batzorde eratu dira euskara, kultura, kirol eta turismo arloetan Partzuergoak dituen programak garatzeko.

Batzorde horiek, gutxienez, udal bakoitzeko korporatibo batek osatuko ditu, bai eta batzorde bakoitzean tratatzen den eremuko udal-teknikariek eta partzuergoa kudeatzeaz arduratzen den Bidasoa bizirik-eko talde teknikoak ere, zeinak idazkari-lanak egingo baititu batzorde bakoitzean.

Partzuergoko lehendakariak izendatuko ditu lan-batzordeetako presidenteak eta kideak, partzuergoko udal bakoitzak egindako ordezkaritza-proposamenak ikusita.

Ordezkariak izendatzea hainbat erakundetan

Era berean, gaur onartu da Partzuergoko Lehendakaria Partzuergoaren ordezkaria izango dela Bidasoako Erakustazoka S.A.ren Administrazio Kontseiluan, eta Partzuergoko Lehendakariordea izango dela funtzio horiek beteko dituena Lehendakariak Administrazio Kontseiluko kide gisa jardun behar duenean beste ordezkaritza funtzioren baten arabera.

Gainera, Kotte Ecenarro jauna Hendaiako Alkatea izendatu da Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren ordezkari Ficoba Fundazioaren Patronatuan, eta Irungo Alkate José Antonio Santano Clavero eta Hondarribiko Alkate Txomin Sagarzazu Ancisar Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoko ordezkariak Baiona-Donostia Euskal Eurohiria Garatzeko IEEAn.

Azkenik, azpimarratu behar da bileran lehendakaritzaren ebazpenen, Zuzendaritza Batzordearen jardueren eta 2018ko aurrekontuaren likidazioaren berri eman dela, eta 2018ko ekitaldiko kontu orokorrak eta 2020ko ekitaldirako aurrekontu orokorren proiektua baliozkotu direla.

 

Navigation de l’article