Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoa: kirol hitzarmenaren arraberritzea

Bidasoa-Txingudi Partzuergoak (Irun, Hondarribia eta Hendaiako herriak biltzen dituena) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kirol alorrean duten mugazgaindiko urteko hitzarmena sinatu dute ekainaren 16an.

Akordio hori 2008an sinatu zuten lehen aldiz eta kirol ekitaldiak antolatzen lagundu eta hiru herrien arteko kirol harremanak bultzatzeko xedea du, bai eta kirol klub eta erakundeen arteko elkarlana bultzatzeko ere.

Hitzarmen horren bidez, Patzuergoa mugazgaindiko kirol jardunak antolatzera engaiatzen da, bere kabuz edo federazioekin elkarlanean, lehiaketa moldean edota aisialdi jardun gisa, hala nola Bidasoaldeko Txirrindulari Itzulia, Eskola Kirolaren Besta, Txingudi Korrika proba edota Bidasoaren jaitsiera ur hegalez.

Partzuergoaren Kirol Batzordeak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, formakuntza atal bat eta laguntza tekniko bat proposatzen dizkie klubei eta selekzioei, haien galderei erantzuteko eta selekzioen parte hartze ekimenak sostengatzeko.

Horretan, kirolaren alorrean dauden mugazgaindiko gaiei buruz partzuergoak eginiko txosten bat egunera eman da eta partzuergoaren webgunean eskura litekeen tresna baliagarria da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ekitaldiak antolatzeko diru baliabide egokiak ematen dizkio ere partzuergoari.

Michèle Mounios, Kultura eta Hizkuntza Politikaren ardura duen auzapezordeak gogora ekarri du Hendaiako Herria lau aldeen arteko elkarlan horretara atxikia dela, elkartasun osagarriak eta aberasgarriak ehuntzen baititu eta lankidetza ezinbestekoa den mugazgaindiko lurraldean proiektuak irauteko aukera ematen baitu ere.

Hurrengo hitzordua: Eskola Kirolaren Besta, irailean, osasun baldintzak egokiak badira!

Partzuergoaren webgunea: www.irunhondarribiahendaye.com/fr/

Navigation de l’article