Bidasoa Ibaia Garbi 2023

RECICLA BIRZIKLATU Elkartea ekimen handi bati ekiten dio Urria-ren 14ean. Bidasoa Ibaiaren garbiketa globala antolatuz, Lesakatik – Hondarribira, 7 udalen laguntzarekin (Bera – Lesaka – Biriatu – Urruña – Hendaia – Irun eta Hondarribia), bai mugaren alde batean bai bestean. Helburu argi batekin, “GIZAKIAK SORTUTAKO ETA NATURAN ABANDONATUTAKO HONDAKINEI IKUSGARRITASUNA EMATEA”. Euskal Hirigune Elkargoak eta Bil Ta Garbi sindikatuak ere garbiketan parte hartuko dute.

ORDUTEGIA HENDAIAN

  • Hondakinen bilketa: 9:30 – 12:00
  • Piknika: 12:30 – 13:30
  • Amaierako piknik eskainia eta hondakinen erakusketa: 12:30ean, Irun eta Hendaiaren arteko mugan dagoen oinezkoentzako zubian (Avenida zubia)

TOPAGUNEAK, ZURE AUKERAREN ARABERA:

  • 9:30ean: Uretan – 1. Tribord – 2. Hendaiako Itsas Zentroa – 3. Kaneta portua – 4. Errotazilio (Intzurako egurrezko zubixka)
  • 9:45ean: Oinez – 1. Hendaiako Itsas Zentroa – 2. Kaneta portua – 3. Intzurako pilotalekua (Pausu)

MATERIALA

Antolatzaileek dute materiala (eskularruak, boltsak…) emanen.

Gure filosofia: Hondakinen bilketen inguruan, modu positiboan eta atseginean sentsibilizatzea da , helduak eta umeak natura ingurunean kirol eta lagunarteko uneetaz gozatuz”.

Urezko zabor bilketa, parte hartuko duten surf eskolek, enpresek eta club-ek utzitako materialarekin egingo da ( piraguak, kayak , stand up paddle…). Eta lehorreko bilketa bidegorrietan eta ibaiaren inguruko bideetan egingo da.

Boluntario gisa parte hartzeko, webgunean izena eman beharko da: https:www.reciclabirziklatu.com

Elkarrekin erakuts dezagun, hondakinek mugarik ez dituztela eta gure hizkuntza edo nazionalitatea edozein izanda ere, denok norabide berean arraun egin behar dugula!!

Gure indarrak batu ditzagun eta izan gaitezen aldaketaren parte!

Navigation de l’article