XXIII. edizioa, abuztuaren 16, 17 eta 18an egingo da.
Doako 6 kontzertu izango dira eta Hondarribian, Irunen eta Hendaian izango dira.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa Folk jaialdiaren XXIII. edizioa antolatu dute. Abuztuaren 16an, 17an eta 18an, Hondarribian, Irunen eta Hendaian, hurrenez hurren, 6 kontzertu egingo dira Folk eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeekin. Aragoi, Galizia, Ginea eta Euskal Herritik etorritako artistez gozatu ahal izango da.
Nuria Alzaga, Partzuergoko Zuzendaritza Batzordeko presidentearen hitzetan, “Bidasoa Folk
hiru udalerrien kultur agendan finkatutako jaialdia da dagoeneko, eta gero eta oihartzun
handiagoa du nazioartean komunikabideetan. Formatu berezia da, musikaren unibertsaltasuna inork ez bezala transmititzen duena, edozein muga gainditzeko gaitasuna duena.”.
Bestalde, Estitxu Urtizberea partzuergoko batzordeko kideak gogorarazi duenez, “aukera
paregabea da eskualdean bizi diren pertsonek folk musikarik onenaz gozatzeko, hiru agertoki
ezin hobeetan”.
Itziar Aizpuru partzuergoko batzordeko kideak gaineratu duenez, «oso kontuan izan behar
dugu Bidasoa Folkek balio kultural handiko kontzertuak ematen dituela, eta doakoak. Bidasoan udaz gozatzeko modu bikaina da”.
Abuztuak 16 – Antia Muiño y Olga y los Ministriles en Hondarribia
Ostiralean, hilak 16, 20:00etan irekiko dugu jaialdia Arma Plazan, galiziar musikarekin, Antia
Muiñoren eskutik, Galiziako kantagintza berriaren erabateko errebelazio dena; jazz-popa, bossa nova, autore kantu alternatiboa eta Galiziako musika tradizionalaren zaletasunaren artean inor ez bezala mugitzen den kantautorea.
Lehen kontzertu horren ostean, Olga y los Ministriles talde aragoiarren unea iritsiko da, eta talde horren ikuskizunak musikalki zeharkatuko du Aragoiko geografía osoa, Monegros eta Ribagorzako danse-etan jotzzen diren botoko gaiten soinuetatik, Pirinioetako dantzen erritmo alaien doinuetatik igaroz, bertako antzineko instrumentu lokalenekin interpretatua.
Abuztuak 17 – Pause eta N´Faly Kouyate Irunen
Jaialdiaren bigarren egunean, IrungoJunkaleko plazatxoan izango dira kontzertuak.
Lehenengo kontzertua 20:30ean hasiko da, eta Xabier Zeberiok bere erregistro berria jasotzen duen lan hau aurkeztuko du; egun berri bati aurre egiteko edo ilunabarreko arratsaldeaz gogoeta egiteko beharrezko etena proposatzen duen musika. Ikuskizun minimalista, hutsak bizigarri eta isiluneak gogoetatsu bihurtzeko gai dena.
Erritmo aldaketa 21:30etatik aurrera N’Faly Kouyaté talde ginearrak jarriko du, AfroBeat,
AfroTrap, AfroRap, Ryth&Blues eta rock, jazz, world music eta beste hainbat musika unibertsalagoak uztartzen dituen fusio liluragarria.
Abuztuak 18 – Bakan eta Luar Na Lubre Hendaian
Igandean, hilaren 18an, Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekua iraganera itzultzeko eszenatoki ezin hobea izango da Bakan eta Luar Na Lubre taldeen eskutik, bi talde arrakastatsu, bakoitza bere erregistroan.
Bakan taldeak irekiko du kontzertuen azken eguna, 20:00etan. Talde honek euskal kanta ezagunenen eta ez hain ezagunen jatorrietara itzulera eskainiko du.
Ondoren, Luar Na Lubre “Luar Na Lubre XX.Encrucillada”, bere errepertorio zabalaren bilduma aurkeztuko du, bere kantu enblematikoenetako batzuk biltzen dituena. Ia 40 urteko historiaren kronologia fotografikoa eta literarioa biltzen du, eta musika, literatura eta kazetaritzako pertsona ospetsuen testigantzak eta parte-hartzeak jasotzen ditu.
Bidasoa Folkeko Zuzendari Artistiko den Josean Martinek nabarmendu duenez, “aurten, folkaren munduan nabarmentzen ari diren publiko zabalaren artean oso ezagunak ez diren artisten lanak nabarmendu nahi izan dira” , hala nola Antía Muiño kantautorearena edo iparraldeko Bakan taldea, eta Luar Na Lubre edo N’Faly Kouyaté musikari ginerrarekin batera programatu, nazioarteko agertoki handiagoetan egotera ohituratuak daudenak.
Bidasoa Folken espiritua
2001ean sortu zen kulturarteko proiektu honen jatorrizko ideia, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalekin elkarlanean folk musikako mugaz gaindiko jaialdi bat antolatzea izan zen, BIDASOA-TXINGUDIKO MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOA-ren bitartez.
Antolakuntza arloan izandako udal lankidetzaren emariak, kalitatezko folk musikako jaialdi bat aurkezteko ahalegina izan da, doako kontzertuen bitartez, askotariko publikoa erakartzeko gaitasuna duena: Bidasoaldeko herritarrak eta bisitariak, gazteak eta ez hain gazteak, publiko zaletua eta kuriosoak, …
Jaialdi honek Bidasoa-Txingudiko eskualdeko kultura eta turismo interesgune gisa garatzea ahalbidetzen du eta, aldi berean, herrialde ezberdinetako musika eta tradizioak balioan jartzen ditu. Gainera, jaialdi honen kultura- eta musika-aniztasunak Bidasoa-Txingudi lurraldeko berezko kultura-aniztasuna nabarmentzea ahalbidetzen du.
Jaialdi paregabe honetan Bidasoa-Txingudi eskualdeko herritarrak biltzea eta elkar hobeto ezagutzea lortzea ere bada Bidasoa Folk jaialdiaren izateko arrazoietako bat.