Bidasoa Folk jaialdia bueltan da, aire librean eta doakoak izango diren 3 kontzerturekin

  • XXII. edizioa abuztuaren 18,19 eta 20ean ospatuko da
  • Bertako, nazioko eta nazioarteko artistek parte hartuko dute

Irun, 2023ko abuztuaren 14a.- Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, Bidasoa Folk jaialdiaren XXII. edizioa antolatu dute. Abuztuaren 18an, 19an eta 20an, Hendaian, Hondarribian eta Irunen 3 kontzertu egingo dira folkaren eta musika garaikidearen eszenan erreferentzia diren taldeekin. Alemania, Aljeria, Armenia, Maroko, Siria, Valentzia eta Euskal Herritik etorritako artistez gozatzeko aukera izango da.


Duela 22 urte sortu zen, eta kultura arteko proiektu honen jatorrizko asmoa zen folk musikako mugaz gaindiko jaialdi bat antolatzea, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalekin elkarlanean, BIDASOA TXINGUDI MUGAZ GAINDIKO PARTZUERGOAREN bitartez.

Udalen arteko lankidetzak, antolakuntzaren esparruan, kalitatezko folk musikako jaialdi bat aurkezteko ahalegin guztiak bateratzea ahalbidetu du, doako kontzertuen bidez, askotariko ikusleak erakartzeko asmoz: Bidasoako herritarrak eta bisitariak, gazteak eta ez hain gazteak, zaleak, jakitunak eta adituak.

Jaialdi honek Bidasoa Txingudi Eskualdea kultura eta turismo interesgune gisa garatzea ahalbidetzen du eta, aldi berean, herrialde ezberdinetako musika eta tradizioak balioan jartzea. Gainera, jaialdi honen kultura- eta musika-aniztasunak Bidasoa-Txingudi lurraldearen berezko kultura-aniztasuna nabarmentzea ahalbidetzen du.

Kontzertuen egitaraua

Abuztuaren 18an – Dissidenten (Alemania – Maroko) Irunen

Jaialdia abuztuaren 18an hasiko da, Irunen, Dissidenten taldearen kontzertuarekin. Kontzertua 20:00etan izango da, Juncal plazan.

Berlinen sortu ziren musika talde gisa 1981ean, Uve Müllrich, Marlon Klein eta Friedo Josch-en eskutik. Haien bizitasun multikulturalak garai hartako muga musikaletatik haratagoko izen bat sortu zien, eta haien “The world” diskoak “World Music” estiloan aitzindari gisa etiketatu zituen.
Bere izenak berak definitzen du bere estiloa, 80ko hamarkadan Alemanian egiten zen musikarekiko disidentzia horrek Maroko edo India bezalako herrialdeetan bilatzera eraman zituen, musika ulertzeko modu berri bat, elkarbizitzatik eta fusio musikaletik. Beti egon dira musika estilo honen abangoardian, eta Rolling Stone aldizkariak “World-Beat-aren aitaponteak” ezizena jarri zien.

Arrakasta Sahara Elektrik (1984) albumarekin lortu zuten, Lemchaheb (1984) talde marokoar ospetsuarekin batera grabatu zuten eta mundu osoko musika zerrenda independente askoren gailurrera iritsi ziren, besteak beste, Espainiara. Disko honetakoa da “Fata Morgana” abesti ospetsua.

Eszenatokiaren gainean, beren oldarrak ezaugarritzen ditu.

Abuztuaren 19an – Urbalia Rurana (Valentzia) eta Belar Hostoak (Euskadi) Hendaian

Bigarren kontzertua Hendaian izango da eta bi zati izango ditu. Lehenengo zatian Urbalia Rurana taldeak kontzertua eskainiko du 20:30etan. 21:30etan eszenatokira igoko den Belar Hostoak ikuskizunak emango dio jarraipena ondoren.

Urbalia rurana

Urbalia Ruranak hiru hamarkada baino gehiago daramatza Valentziako eta Mediterraneoko herri-musikako bere estilo berezia lantzen, Valentziako musika tradizionala Mediterraneo itsasoko beste herrialde batzuetako musika-eraginetara hurbiltzeko bere sorrerako ideiari jarraiki.

1990etik, nazioko eta nazioarteko eszenatoki eta jaialdietan ibili dira. 7 lan diskografiko, nazioko eta nazioarteko hainbat sari eta kritikaren eta publikoaren aintzatespenarekin, Valentziako folkaren funtsezko taldeetako bat da. Taldeak, gainera, parte hartze aktiboa du sustraiko musika jaialdien sustapenean eta sorkuntzan (Massalfassar taldearen Canto al aso, Ondara taldearen Festacarrer eta Jávea Folk, besteak beste).

Belar hostoak taldea

Txomin Artola kantari hondarribiarra euskal musika folklorikoaren adierazle nagusietako bat da. Oso tratamendu harmoniko orokorra duten abesti herrikoi eta tradizionalen diskoek beren musika diskografia aberats eta zabala definitzen dute.

1978an, kantautoreak Whitmanen Leaves of Grass lanaren testu batzuk euskaratu, abesti bihurtu eta 1978an argitaratu zituen, arrakasta handiz.

Ia bost hamarkada geroago, bere seme Urbil Artolak, Dani Venegas, Andoni Etxebeste, Antxon Sarasua eta Jon Gurrutxagarekin batera, proiektu honen muinari heldu zion, bere erara egokitzeko eta Belar Hostoak proiektuaren ikuspegi berri bat bultzatzeko. Ikuskizunean Amaia Lasa poetak parte hartuko du, Whitmanen inguruan errezitatzen.

Abuztuaren 20ean – Maria Moramarco (Italia) eta Mediterranean Voices (Siria, Armenia, Aljeria, Italia) Hondarribian

Hondarribiko Arma plaza izango da Bidasoa Folk jaialdiaren azken eguneko eszenatokia. Egun honetan ere jardunaldia bi zatitan banatuko da. Arratsaldeko 20:00tan Maria Moramarcoren kontzertua hasiko da, nor anfitrio gisa ere ondoren datorren Mediterranean Voices taldearen kontzertuan arituko dena.

Maria Moramarco

1976an, herri-tradizioak ikertzen eta aztertzen zituen Petilia taldearekin lotzen hasi zen. Oinarrizko grabagailu eramangarri batekin, ordura arte oroimenean eta informatzaileen testigantzan bakarrik zeuden abesti herrikoiak grabatu zituen. Erregistro horietatik sortu zen Altamuriako kantutegia.

1978an, Luisi Bologneserekin batera, Ballalaico izeneko musika taldea sortu zuen, urte batzuk geroago Uaragniaun izena hartuko zuena. Elkarrekin, RAIren transmisio ugarietan eta Calabria, Sizilia eta Campania inguruko jaialdi askotan parte hartu zuten, nazio ospea hartuz eta Murgiako musika tradizionalaren talde erreferentzial bihurtuz, hegoaldeko Italian kokatua.

Itsasora zabaltzeagatik, musika honek eragin asko jasotzen ditu eta inguruko herrialdeetara eramaten ditu, hala nola Siriara, Armeniara edo Aljeriara. Italia izanik haria, eta Maria Moramarco gidari dela, generoak, hizkuntzak eta artistak uztartuko dira lankidetza transozeanikoen bilduma batean.

Artista horien agertoki gaineko topaketa Mediterranean Voices ikuskizuna da, Dignity Road proiektuaren parte den kontzertua, Kurdistango errefuxiatu-esparruekiko proiektu bakarra eta solidarioa.

Mediterranean Voices

Musikaren unibertsaltasunaren erakusketarik gorena da, pertsona edo herrialde bik edo gehiagok konexio-puntu bat aurkitzeko eta une magiko bat sortzeko duten gaitasunarena, edozein oztopo sozial, ekonomiko, kultural edo geografiko uxatzeko gai dena.

Kontzerturik konprometituena ere bada, kartelean egungo testuinguru politiko eta soziala zaila duten herrialdeetako musikariak txertatzen baititu, 2023 urte hasieran lurrikara ikaragarriak jasan zituzten Turkia edo Siria bezalako herrialdeak babestu eta ahanzturan ez erortzeko beharra mendebaldeko memoriara ekarriz.

Navigation de l’article