Berriz ere Hendaian dugu Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxa

10 urtez Hendaiatik kanpo izan ondoren, urtarrilaren 6 astelehen honetan Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxak bere agentzia ireki du Elorrixuri karrikaren 10ean, lehen Hondarraitz auzoko posta bulegoa zen lokalean. 

Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxa  eta Herriko Etxea elkarrekin aritu dira lanean asurantza duten hendaiarrei eta ondoko Biriatu eta Urruña herrietakoei zerbitzu hurbila eskaintzeko, bai eta Bainoako Eritasun Asurantza Kutxan eskubideak dituzten mugazgaindiko langileei ere.

Egun ireki dira bulegoak eta astean 3 egunetan izanen dira zabalik. Erabiltzaileek 3 langile dituzte haiei adi astelehen, astearte eta ostegunetan, 8:30etik 12etara eta 13:30etik 16:30era.

 

Navigation de l’article