Urrian, aste urdinaren karietara, igurikatu hitzorduak zaizkigu belaunaldiarteko mugazgaindiko topaketak. 2020ko edizioa birpentsatu behar izan zen osasun murrizketengatik, haurren eta adineko pertsonen arteko topaketak ezin izan baitziren, zorigaitzez, egin.
Belaunaldien arteko lotura atxikitzeko, ostatatze gabeko Ttiki-handi aisialdi harrerak bertako haurren eta Hendaiako Haizpean eta Hondarribiko CASER zahar etxeetako egoiliarren arteko gutun bidezko harremana sortzea proposatu zuen, GEUZak koordinaturik.
Harreman iragankor horiek hiru egituren artean egiazko proiektu bat sortu nahia ekarri dute. Xedea gai bereko sorkuntzak trukatzea da.
ABIAPUNTUA?
Aisialdi zentroko haurrek hautatzen dituzte gaiak (margolaritza, herrialde bat, materiak…) eta zahar etxeek beren artean banatzen dituzte. Jadanik hainbat trukaketa egin dira eta sorkuntzen ezagutze egunean beti kar berdina sortzen zaie denei.
Elkartzerik ez bada ere, proiektua bizi dadin, aisialdi zentroak eta zahar etxeek bideoen bidez aurkeztu dituzte beren egiturak, ingurumena eta lan horren gibelean diren aurpegiak.
Udak geldialdia dakarkio proiektuari eta jende oro jadanik sartzean izateko xifriturik da!