Bakarka taulan festibalaren 13. aldia

Otsailaren 13tik 16ra, Hendaia, Bakarka Taulan Festibalaren erritmora dantzatuko da. Aldi berri honetan ausardiaz eta aniztasunaz kutsaturik datorkigu. Aurtengo berri handia: festibala joritu eta lau egunetara luzatuko da, arrats saio berri batekin bakarkako antzerkiaren joritasun eta bizitasun guztia ospatzeko.

Taulagainean bakarrik aritzea esperientzia zorrotza da, hala artistarentzat nola ikusleentzat ere. Artistarentzat, erronka handia da guztia bere gain hartzea: zirrarak, pertsonaiak, unibertsoak. Keinu bakoitzak, so bakoitzak zentzua hartzen du. Ikusleak guztiz murgiltzen dira horretan. Eta Mendi Zolan kulturgunean, hor dagoen hurbiltasuna zentzuz betetzen da. Giza izariko ikuskizun areto horretan bermatua da artistaren eta ikuslearen arteko zuzeneko lotura bizia eta zinezko antzezpen ahantzezina eskaintzen du horrek.

EGITARAUA:

Pantzo Man Show

Pantzo Hirigarai
Otsailak 13, 20:00etan
Euskarazko one-man-show bat, irri egingarria, non Pantzok, energiaz gainezka eta umore zorrotzaz, gure kontraesan txikien gaineko hausnarketa bat eskaintzen baitigu.

Cent mots pour la neige

Les Petits Papiers konpainia
Otsailak 14, 20:00etan
Bakarrizketa poetiko eta bihotz urragarria Rory-rekin bidaian. Nerabe hori Ipar Polorantz abiatu baita bakarrik bere aitaren errautsekin. Dolua, Ipar Poloko hartzak eta klima aldaketa nahasten dituen bidaia iniziatiko horrek mundu baten… eta neska baten aldaketa erakusten dizkigu.
*Konpainiak bigarren emanaldi bat ukanen du bigarren hezkuntzako ikasleentzat 14:00etan.

Sarrazine

La Maison konpainia
Otsailak 15, 20:00etan
Ikuskizun harrigarria Albertine Sarrazin-en inguruan, non indarra eta poesia nahastekatzen baitira eta ohiz bestelako andre asaldatu horri ahotsa ematen baitzaio.

Martine Tarot

Midi à l’Ouest konpainia
Otsailak 16, 17:30etan
Arte ekintza bakana, non esoterismoa eta umorea nahastekatzen baitira. Martinek igarpenaren gaineko so berria eskaintzen digu, absurdu izpi batekin eta misterio zerbaitekin.

INFORMAZIO BALIAGARRIAK :

> Datak: 2025eko martxoaren 13tik 16ra
> Non: Mendi Zolan kulturgunean, Hendaian
> Ordutegiak: Ateak zabaltzea 19:50etan, ikuskizunen hastea 20:00etan
> Txartel salmenta: Txartelak hemen eskura ditzakezu: hendaye-culture.fr edo Mendi Zolan kulturgunean.

Navigation de l’article