BAKARKA TAULAN FESTIBALAK EMOZIOZ BETEKO DU MENDI ZOLAN KULTUR GUNEA

Hendaiako kultur zerbitzuak bere 12. Bakarka Taulan Festibala antolatzen du otsailaren 9tik 11re Mendi Zolan kultur gunean.

Kultur denboraldiko ekitaldi garrantzitsuenetarikoa den Bakarka Taulan Festibalak, izenak dioen bezala, publikoaren aurrean bakarrik aurkitzen diren artisten emanaldiak eskaintzen ditu.

Emankizun mota honek artista eta publikoaren arteko harremana sakonagoa izatea sustatzen du eta emozioak zuzenago eta biziago sentitzeko une berezia sortzen da. Bai artista eta bai publikoarentzat esperientzia intimista eta bakarra izan ohi da.

Edizio berri honetan hiru ikusgarri aurkeztuko dira, bi frantsesez eta hirugarrena euskaraz.

«La bataille du J» Tu tiens ça de moi konpainiarena – Antzerkia

ESTREINALDIA Otsailak 9, 20:30tan

“Ikonoklasta, eroa, eta era berean seriosa”

Haurdun ote den testaren emaitzaren zain, Junie-k amatasunarekin duen harremanari eta transmisioari eta generoaren gaiari buruzko bilaketa bitxi eta aldaratu bat darama. Emazte guztiak beregan, “J” guztiak, sartzen dira gogoetan parte hartzera. Igurikatzearen 3 minutuak 60 bilakatzen dira. Errealismo nozio oro galtzen duen denbora tartea, Junie-ren nortasuna eraikitzeari leku egiteko, garai baten konplexutasunean.

«2 soeurs» Le cri de l’armoire konpainiarena– Antzerkia eta musika

Otsailak 10, 19:00tan

« Beldurrez dardar egiteko thrillerra. Irlandako ipuin eta musikaren inguruko aktore- lan ederra »

1953, Irlandako hego-mendebaldean, Aïleen O’Leary neska desagertu da. Handik 60 urtetara, Marc, histeria kolektiboetan aditua den etnologoak, haren kaier intimoa atzeman eta susmatzen du lintxamendua eta sorginen sarraskien berriz sortzea izan zirela.

«2 sœurs» thriller-ikerketa bat da non jokalari bakarraren larruan, istorioaren protagonisten lekukotzak lotzen diren. Fizkioaren parte ez diren pertsonaiak lotzen zaizkie laster, kontakizunaren erdira biltzen baitira are eta gehiago nahasteko…

«Magma mia» Beatriz Egizabal– Antzerkia

Otsailak 11, 19:00tan

«Bakarrizketa dibertigarria euskaraz, feminismoari eta sistema patriarkalari buruz”

«Haserre nago, sutan nago, irakiten nago… Presio gehiegi eta zulo guztiak itxita mantentzeko hezi naute. Sumendia lehertzear dago Magma Mia!!!

Bakarrizketa honetan patriarkatuak egunerokotasunean gure gorputzetan duen eragina aztertzen da, adin ertaineko emakume baten ikuspegitik. Umorea bidaia lagun izango duelarik.»

Txarteldegia zabalik da jada www.hendaye-culture.fr-en edota Mendi Zolan kultur gunean, baita 15 eta 18 urte bitartekoentzako “Pass Culture” delakoan ere.

Navigation de l’article