Herriak, eskola jantokietarako zuen kontratua berritu duela baliatuz, autozerbitzua entseatuko du. Entsegua egiteko Lizardiko lehen mailako eskola hautatu dugu.
Katixa, Lucia, June, Amanda eta Mathilda iritzi berekoa dira: “jantokian anitzez hobe gara orain! Nahi duguna hartzen dugu eta, hartara, gutxiago galtzen da; jaki nagusirako, dugun gosearen arabera, azieta handi edo txikia eskatzen dugu eta, gainera, azantza gutxiago egiten da jantokian”.
Ekintza hori eskolako langile guztiekin adostuz egin da eta lan moldeak aldatu behar izan dira horretarako. Guztia ongi badoa, hurrengo eskola sartzean ikastetxe orotara zabalduko da sistema hori, zeinean haurrak autonomoago baitira eta aktiboagoak zerbitzatzeko moldean, elikagaien xahutzearen aurka aritzen dira eta, gainera, ingurune atseginago batean bazkaltzen dute ere.