Mintzaian elkarteak hainbat jarduera proposatzen ditu azaroaren 23tik abenduaren 3ra.
Euskaraldia hurbiltzen ari zaigu, eta dagoeneko, 400 lagun baino gehiagok eman dute izena, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko xedea duen ariketa sozial horretan parte hartzeko Hendaian.
Halere, praktikatzea ez baita beti erraza, Hendaian Euskaraldia dinamizatzen duen Mintzaian elkarteak 11 egun horietan euskaraz aritzeko parada eskainiko duten jardueren egitaraua prestatu dute, eta izena eman duten guztiak gomitatzen ditu parte hartzera. Mota guztietako jarduerak izanen dira: zinema, yoga, mintzaldia, karaoke, dantza, kantuak… publiko guztientzat, izan Ahobizi ala Belarri prest.
Baina Euskaraldia hasi baino lehen, partaideek bi gauza egin behar dituzte:
- prestaketa saioetan parte hartu
- eta azaroaren 23tik landa jarri beharko duten txapa eskuratu.
Xehetasunak hemen aurkituko dituzue.
Ez baduzu oraindik Euskaraldian parte hartzeko izena eman, oraindik ez da berandu! Joan zaitez www.euskaraldia.eus webgunera eta zu ere, Ahobizi ala Belarriprest izan zaitez.
Hitzordua azaroaren 23an ematen dizuegu, 19:30ean Gaztelu Zahar pilotalekuan kokatu karpan iraganen den irekitze ekitaldirako! 11 egun euskaraz elkarrekin pasako ditugu!
Hendaiako Herriko Etxea eta Euskal Elkargoa Euskaraldiaren partaideak dira.