Atal honetan, azken osasun neurriei eta txertatzeari buruzko azken berriak aurkituko dituzu. GEUZaren bidez, eta Eskualdeko Osasun Agentziarekin loturan, Herria apirilaren hasieratik mobilizatua da hitzordu hartzeak errazteko, eta txertoa jaso dezaketen publiko urrun eta ahulenak laguntzeko.
URRIAREN 1EAN (OSTIRALA)
Hemendik aitzina, osasun baimena 12 urtetik goiti eskatua da.
1. artikulua: Agindu hau argitaratzen denetik 2021eko abuztuaren 31 arte, egun hori ere barne, hamaika urtetik gorako orok behar du babes maskara jantzi (sei eta hamaika urte arteko haurrentzat maskara janztea gomendatua da}, goizeko 9:00etatik 21:00 oren bitartean, honako leku publiko hauetan guztietan (karrikak, aire zabaleko leku publikoak), betiere osasun egoeraren bilakaeraren arabera alda daitezkeelarik:
Hendaiako herrian:
Honako karrika hauek (haiek ere barne) zedarritu eremuetako leku publikoetan: – Hondarraitz aldean: Itsas etorbidean, Erlaitzeko bidean, Pohotenia karrikan, Antsoenia karrikan, Arrosa-landare karrikan, Leclerc marexalaren etorbidean (hegoalderantz), Txingudi badiaren bidehandian (iparralderantz), Laranjondoen karrikan, Florida kaian;
2. artikulua: Agindu hau argitaratzen denetik 2021eko abuztuaren 31 bitartean, egun hori ere barne, maskara jantzi behar dute hamaika urtetik gorako guztiek honako leku hauetan:
Aire zabaleko merkatuetan, hatu merkatuetan, pusketeria salmentetan, Pirinio Atlantikoetako Departamentu osoan, merkatu horiek zabalik diren orduetan;
Barne segurtasunaren kodearen L.211-1 artikuluan aipatzen den leku publiko bateko manifestazio mota batean parte hartzen duten guztiek;
Leku publikoetan jendeak ibilian edo zutik hartzen dituzten arte ekitaldietan eta haien prestaketan, salbu halakoa berez ezinezkoa zaien arte jardunetan;
Jendeak hartzen dituzten eraikinen sargietako igurikatze lerroetan (zinemak, estadioak, festibalak … ).
Lehen zen 1000 pertsonen atalasea 50 pertsonetaraino beheratu da ekainaren 30az geroztik jadanik osasun baimena eskatzen den ekitaldi eta jendeei zabalik diren eraikin orotan (jendeei zabalik diren eraikin estalietan eta aire zabalekoetan edo leku publikoan egiten diren ekitaldietan)
Aldi berean 50 pertsona baino gehiago hartzen dituzten kirol leku hetsi eta estalietan eta haien antzeko lekuetan.
Jendeei zabalik diren eta OSASUN BAIMENA behar den eraikinetan lan egiten duten langile guztiek (2021eko abuztuaren 30etik goiti)
12 eta 17 urte arteko adin txikikoentzat, behar hori abuztuaren 30a arte gibelatzen da
Kulturan
Eztabaida eta zalantzen aitzinean, eta Gobernuak heldu diren egunotan eman beharko lituzkeen zehaztasunen zain, Herriaren COVID gidaritza batzordeak egun bilkura egin eta erabaki du jendeari zabalik diren herriaren kultura eraikinen (Varietes zinemagela, Mendi Zolan kulturgunea, udal mediateka) jende hartze ahala 50 pertsonetik behera mugatzea eta hala bisitariak, ikusleak eta beste erabiltzaileak osasun baimena aurkeztu behar izan gabe hartu ahalko dituzte. Gogoan atxiki ezazue baldintza horietan baitezpadakoa dela beti maskara jantzirik izatea.
Herriak, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroarekin eta Hego Lapurdiko CLAPS elkartearekin elkarlanean, Errepublikaren lehendakariak eragile ekonomikoentzat osasun baimenaren beharra ezarriko dela jakinarazi duela kontuan hartu eta Hendaian ari diren merkatarien eta ostatagileen, bai eta haien langileen txertaketa laguntzeko, egun bat berezi die, hau da, uztailaren 23 ostirala. Horrekin interesaturik direnek aski dute txertaketa zentroaren telefonogunera deitzea: 05 59 48 23 05/06 14 05 53 76, uztailaren 19 astelehenetik 21 asteazkenera, 9:00etatik 19:30era hitzordua hartzeko. (MODERNA txertoa)
Uztailaren 2an, asteazkena
2021eko uztailaren 16a arte (egun hori barne), 11 urtetik gorako guztiek maskara derrigorrez jantzi behar dute:
aire zabaleko zein kukuso merkatuetan eta pusketeria salmentetan, Pirinio Atlantikoetako departamendu osoan, irekitze ordutegian;
bide publikoan antolaturiko manifestaldi batean parte hartzen dutenentzat, Barne Segurtasunaren Kodearen L.211-1 artikuluan aipatu bezala;
eremu publikoan gertatzen diren eta publikoa xutik edo ibiliz biltzen duten ekitaldi artistikoetan eta haien prestakuntzan, salbu jarduera artistiko horien izaerak ez badu aukerarik ematen;
publikoa errezibitzen duten establezimenduen sartzean sortu igurikatze lerroetan (zinemak, kirol-zelaiak, jaialdiak…).
2021eko uztailaren 2a arte (egun hori barne), 11 urtetik gorako guztiek maskara derrigorrez jantzi behar dute:
aire zabaleko zein kukuso merkatuetan eta pusketeria salmentetan, Pirinio Atlantikoetako departamendu osoan, irekitze ordutegian;
bide publikoan antolaturiko manifestaldi batean parte hartzen dutenentzat, Barne Segurtasunaren Kodearen L.211-1 artikuluan aipatu bezala;
eremu publikoan gertatzen diren eta publikoa xutik edo ibiliz biltzen duten ekitaldi artistikoetan eta haien prestakuntzan, salbu jarduera artistiko horien izaerak ez badu aukerarik ematen;
publikoa errezibitzen duten establezimenduen sartzean sortu igurikatze lerroetan (zinemak, kirol-zelaiak, jaialdiak…).
Hitzordua hartzen laguntzeko, Herriko Etxeak eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak telefono linea bat eman dute plantan; astelehenetik asteazkenera dabil, 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:30era. Bidea erraz ezazue honako telefono zenbaki honetara deituz: 05 59 48 23 05.
Txertaketa zentroa lekuz aldatuko da ekainaren 14an
Txertaketa zentroa autoportuaren eraikinean kokatuko da, Intzura auzoan. Hiru mediku, hiru erizain eta herriaren erreserbako hiru bolondres, bai eta udal langileak ere arituko dira egunean 350 Pfizer dosiak jartzeko lanetan, 12 urtez goitiko hendaiar, biriatuar eta urruñar (Pausu) guztiak txertatzeko diren dosi guztiak txertatzeko asmoz.
Gogoan har ezazue adin txikikoek gurasoen baimena behar dutela eta heldu batekin behar direla txertatzera joan.
EKAINAREN 02, ASTEAZKENA
Osasun larrialdi egoera 2021eko ekainaren lehenean amaitu da.
Halarik ere, ekainaren lehena baino lehen hartu neurrien jarraipenerako, agindu berriak eman behar dira, osasun krisitik ateratzearen kudeaketarako zehazten dituen neurri orokorrak ezartzen dituen ekainaren leheneko 2021-699 Dekretuari jarraikiz.
Ikus maskara janzteari buruzko eta karrikan alkohola saldu edota kontsumitzeari buruzko neurriak atxikitzen dituen 64-2021-06-02-00004 agindua.
Maiatzaren 21 ostirala
55 URTETIK GORAKOEN TXERTAKETA
Heldu den astean 55 urtetik gorakoek ukanen dute Janssen® txertoa jasotzeko aukera Hendaiako Hondarraitz kirol egoitzan. Dosi bakarrean ematen denez, txertoa hartu nahi dutenek arras begi onez hartuko dute. Baina kasu, adinaren baldintza ezinbestekoa da. Izena emateko Doctolib plataforma beste biderik ez da.
Saltegiak, merkatu estaliak: 8 m² bezero bakoitzeko;
Museoak: 8 m² bisitari bakoitzeko;
Zinemak, besta aretoak, aterpeak: jende kopuruaren % 35, areto bakoitzeko 800 pertsona arte;
Telelana mantentzen da;
Leku publikoetan debekaturik da 10 pertsona baino gehiagoko elkarretaratzeak, salbu bisita gidatuetan;
Liburutegiak: Leku bitatik 1;
Aire zabaleko zoologikoak: jende kopuruaren % 50;
Otoitz lekuak, ezkontzak edo bizikidetzako hitzarmenak (ospakizunak): 3 lekutatik 1, lerroen artean gurutzetara;
Hiletak: 50 pertsona;
Goi irakaskuntza: jende kopuruaren % 50;
Kasinoak: jende kopuruaren % 35;
Dantza: adin txikikoekin berriz ekitea;
Aire zabaleko kirol jarduerak: 10 pertsona, elkar ukitu gabe beti;
Aire zabaleko kirol lehiaketak: arizale amateurrentzat, 50 pertsona, betiere elkar ukitu gabe;
Kanpoko kirol lekuak (estadioak) edo estaliak (igerilekuak):
Ikusleentzat: jende kopuruaren % 35, gehienez 1000 pertsona (jarririk, ez zutik);
Kirolarientzat: lehentasunezkoak, hala nola ikasleak;
Termalismoa: jende kopuruaren % 50;
Berriz ere hasiko dira aire zabelko festibalak, jarririk: edukiera, % 35, gehienez 1000 pertsona arte.
Maiatzaren 6an (osteguna)
50 urtetik gorakoek txertoa egiten ahalko dute 2021eko maiatzaren 15etik landa. Izen-ematea Doctolib webgunean edo Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroan (GEUZ).
Emmanuel Macron Errepublikaren lehendakariak jakitera eman du, eskualdeetako prentsari eman elkarrizketa batean, lau etapatan pixkanaka hetsialditik ateratzen joanen garela, maiatzaren 3an hasi eta ekainaren 30 bitartean, betiere departamentu bakoitzean izanen den osasun egoeraren baldintzapean.
Lehen etapa: 2021eko maiatzaren 3an
Lekualdatzeetarako murrizketen eta horretarako agirien amaitzea.
Bigarren etapa: 2021eko maiatzaren 19an
Etxeratu beharraren tenorea 21:00 orenetaraino gibelatuko da eta saltegiak, terrazak, museoak, zinemagelak eta antzokiak berriz zabalduko dira, jende kopuru mugatuekin.
Hirugarren etapa: 2021eko ekainaren 9an
Etxeratze agindua 23:00 orenetan eta kafe etxe eta jatetxeen barnealdea bai eta kirol aretoak zabaltzea. Telelana arintzea, sindikatuekin enpresa mailan adostuz.
Laugarren etapa: 2021eko ekainaren 30ean
Etxeratze agindurik ez.
Nazio mailako neurri horiek «larrialdiko arrasten» bidez alda litezke birusa sobera zabaldurik den lurraldeetan:
Eragin maila 100 000 biztanleko 400 kutsatzetik gora bada;
Maila bat-batean arras igoz gero;
Erreanimazio zerbitzuek gainezka egiteko arriskua bada.
Neurri horiek guztiak «elkar aditze fase handi» baten bidez (legebiltzarkideak, sindikatuak, sektoreetako profesionalak eta lurraldeetako hautetsiak) zehaztuko dira berriz zabaltzeko agendan eta protokoloetan. Lan horren ondorioz lehen ministroak aurkezpen bat eginen du 2021eko maiatzaren 10eko astean.
Errepublika lehendakariak iragan asteazken arratsean jakinarazikoaren eta egun, apirilaren 2, ostiral honetan suprefetarekin eta herriko etxeekin egin den audiomintzaldiaren ondoren, udal zerbitzuek osasun neurri berriei erantzuteari ekin diote.
ZABALIK DIRENAK
Udal zerbitzuak (herriko etxea) – ohiko ordutegian
GEUZaren zerbitzuak mantentzen dira (harrera, Etxean Laguntzeko Zerbitzua…)
Gazteria eta Digital Zerbitzua (GIB)
Mediateka – betiko egun eta orduetan (asteartetik larunbatera, 10:00etatik 17:00etara)
Osasun protokoloa eta indarrean diren babes neurriak betez eta baimenduriko edukia gainditu gabe eginen da harrera.
Jostalekuak (baina 6 pertsona gehienez)
Hondartza: hondartza erabiltzea ez da debekaturik, baina gehienez 6 pertsona bil litezke.
HETSIRIK IZANEN DENA, LEHENTASUNEZKO PUBLIKOENTZAT IZAN EZIK
haurtzaindegiak
ikastetxeak
Herriak mantentzen ditu (lehentasunezko publikoentzat soilik) goizeko eta arratseko eskolaldi inguruko harrerak eta asteazkenetako eta Bazko oporretako aisialdi harrera. Jantokia ere zabalik du.
udal igerilekua (astelehen eta asteazkenetan 10:00-11:30 eta 11:30-13:30 ostegunetan, 16:00-18:00 – larunbatetan, 10:00-11:30)
SALTEGIAK
Igandetik goiti hetsirik izanen dira «baitezpadakoak ez diren» saltegiak. Hendaia Merkataritzaren webgunean atzemanen dituzu zabalik diren saltegiak. Zerrenda hori ez da osoa eta eguneratu liteke. CLICK EN COLLECT delakoa baimendurik da, baina hitzordua hartu behar da eta eskaera entseatu gabe egin behar da eta saltegira sartu gabe.
Aire zabaleko asteazken eta larunbateko elikagaien merkatuak zabalik dira.
LEKUALDAKETAK
Egunean: zure etxetik 10 kilometroko ingurunean bizilekuaren frogagiria aski duzu. Hortik haratago joateko, lekualdaketa agiria behar duzu.
19:00etatik 6:00etara: etxeratze agindua dago eta horretarako agiri berezia aurkeztu behar zenuke.
Karrikan alkohola edateko debekua dago
Bihar, apirilaren 3, larunbaterako argitaratzekoa den dekretuaren zain da Herria.
OSASUN EGOERA
Azken asteotan gero eta gehiago zabaltzen ari da birusa, nahiz eta gure departamentuan nazio mailako batezbestekoa baino gutxiago zabaldu den. Txertaketa kanpaina aitzin doa Hendaiako zentroan eta Donibane Lohizunekoa