2021EKO URTARRILAREN 31 IGANDEAREN GAUERDITIK GOITI:
- Frantziako mugak hetsirik izanen dira, salbu behar-beharrezkoetarako, hala joateko nola etortzeko, Europar Batasunetik kanpoko herrialdeekin;
- Europar Batasuneko herrialde zeinahitik Frantzian sartzeko PCR testa eginik behar da ukan, salbu mugazgaindiko langileen kasuan;
- Itsasoz harateko gure lurraldeetara nola haietatik metropolira mugitzeko behar-beharrezko arrazoiak beharko dira azaldu.
ESPAINARANTZ JOATEA
Informazio eguneratuak Europaren eta Atzerriko gaien Ministerioaren webgunean dituzue:
https://www.diplomatie.gouv.fr/fr/conseils-aux-voyageurs/conseils-par-pays-destination/espagne/
Hiru autonomia erkidego dira Pirinio Atlantikoetako Departamentuarekin mugakide: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroko Foru Komunitatea eta Aragoiko erkidegoa.
Erkidego horietako alde zenbaitetan konfinamendu hertsiagoa ezarri da, probintzien edo herrien artekoa. Erkidego horietara sartu eta handik ateratzea honako arrazoiengatik bakarrik egin liteke:
- Botikak, osasun produktuak eta behar-beharrezko beste zenbait ondasun eskuratzeko;
- Medikuntza hitzorduetara joateko;
- Larrialdi argi batengatik albaitaritza zentroetan kontsulta egin beharragatik;
- Laneko, administrazioko, zuzenbideko edo auzi betebeharretarako;
- Eskola, unibertsitate eta ikasketa betebeharretarako;
- Ohiko bizitegira itzultzeko;
- Ahul diren pertsonei laguntza emateko (adinekoak, adin txikikoak, tutoretzapean edo kuratelapean direnak, ezintasun bereziren bat dutenak);
- Ezinbesteko kasu argi batean;
- Aipatu jardunetarako behar den gasolindegietara joateko.
Halatan, bada, ez du komeni Frantziatik Espainiara joateak erosketak egitera edo aisialdi jardunetarako edo turismorako.
EUROPAR ESPAZIOTIK AT DEN HERRIALDE BATETIK DATOZEN EDO HARA DOAZEN BIDAIARIEI DAGOKIENEAN:
- 2021eko urtarrilaren 31ko igandetik goiti, debekaturik da Europar espaziotik (Europar Batasuna, Andorra, Islandia, Liechtenstein, Monako, Norvegia, San Marino, Egoitza Santua eta Suitza) at den herrialde batetik Frantziara sartzea edo haietarantz ateratzea salbu: pertsonak behar-beharrezkoa badu edo familia arrazoi behar-beharrezkoagatik, larrialdiko osasun arrazoirengatik edo gibelatu ezin den laneko arrazoirengatik;
- Behar-beharrezko arrazoi horien frogatzeko, ohoreagatiko agiri bat telekarga liteke Barne Ministerioaren webgunean:
https://www.interieur.gouv.fr/Actualites/L-actu-du-Ministere/Attestation-de-deplacement-et-de-voyage
- Garraio konpainiari erakutsi beharko zaio ontzira igotzean eta horri dagozkion frogagiriak erantsi beharko dira ere;
- Gisa berean, itsasoaz harateko lurraldetatik datozen edo hara doazen bidaia guztiak behar-beharrezko arrazoi berdinen pean dira ere.
EUROPAR ESPAZIOKO HERRIALDE BATETIK DATOZEN EDO HARA DOAZEN BIDAIARIEN KASUAN
Hemendik goiti, Europar espaziotik (Europar Batasuna, Andorra, Islandia, Liechtenstein, Monako, Norvegia, San Marino, Egoitza Santua eta Suitza) Frantziara sartu nahi den hamaika urteko edo hortik gorako bidaiari orok, zeinahi delarik ere garraiobidea (airez, itssoz nola lurrekoa) abiatu den unea baino 72 oren lehenago izan gabe egin zaion birusen detekziorako azterketa biologikoa aurkeztu behar du, zeinean frogatzen baita ez dela COVID-19 birusarekin kutsaturik.
Horrelakorik ez badu, bidaiariak 135 euroko isuna 375 eurotaraino emendatua jasoko du osasun neurri bat ez betetzeagatik. Bidaiariari itzul dadin aginduko zaio ere. Testik ez dutenak, hemen beherean eman baimenetatik at, berrogeiegunekoa betetzera beharturik gerta litezke ere.
Ez dute betebehar hori honako hauek:
- Bizilekutik 30 kilometroko eremu batean 24 oren baino laburragoko bidaiak egiten dituztenek; hala aplikatzen zaie muga inguruko bizi arroetako biztanleei;
- Presarengatik edota maiztasunarengatik halako testa egiterik ez duten laneko bidaiak; hala aplikatzen zaie, bereziki, mugazgaindiko langileei;
- Errepidetako garraio jardunetan ari direnek;
- Haurren eskolaratzearengatik mugitzen direnek;
- Medikuntza hitzordu baterako mugitzen direnek.
Segurtasun indarrek eginen dituzten kontroletan, salbuespen horietakoren bat ukan nahi dutenek (bereziki mugaondoko langile eta biztanleek) egiten duten bidaiaren arrazoia frogatzen duen dokumentu bat erakutsi beharko dute, nortasun agiriaz gain.
Agiri eta dokumentu horiek honako webgune honetan telekarga litezke:
https://www.interieur.gouv.fr/Actualites/L-actu-du-Ministere/Attestation-de-deplacement-et-de-voyage
Frantziara heltzean, 7 egunez isola daitezen gomendatzen zaie, bai eta gero birusen detektatzeko bigarren testa egin dezaten (RT-PCR) zazpi egun horiek pasa ondoren.