Azaroaren 11 honetan, Nazioak Frantziaren alde hil guztiak omendu zituen eta bereziki Frantziaren alde kanpoko eragiketetan hil soldaduak bereziki.
Herriak, oroitzarre egun horretan, Pierre Ampen, 1968. urtean «La Minerve» itsaspekoan hil zena, omendu nahi ukan zuen, geure artean genituelarik haren Gérard anaia eta familia.
»Pierre Ampen gure adiskidea, lagunek «Pépite» deitzen zutena, 18 urte bete gabe hil zen. 1968ko urtarrilaren 27a zen, Bixintxo bestak zirelarik, oraindik argitu gabeko drama hori gertatu zenean, 28 egun besterik ez zeramalarik itsaspekoetako mekanikari gisa… Pierre Ampen-en izena hilen oroitarrian emanez, gure herrialdearen aldeko zerbitzuan engaiatu bere seme-alabak ahanzten ez dituen herriaren esker ona erakusten dugu berriz ere… «Pépite» maitea, ia 51 urte direla Hendaia utzi ondoren, hemen zaitugu berriz, horren maite zenuen Bidasoa ertzean, Gérard anaiarekin eta familiarekin bizi zinen etxetik ehun metro eskasetara. Zure lagun ororen eta hendaiar anitzen izenean, bozkariatzen gara. Hendaiako Herriko Etxeak Florence Parly ministroari eskertzen dio Minerve ontziko 52 desagertuen izenak haien herrien hilen oroitarrietan ager daitezen onartu duela. Gérard Ampen eta hurbileko guztiei ere eskertzen diegu Hendaiako Herriko Etxeak horrela izan dadin egin duen proposamena onartu izana». Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezaren mintzalditik hartu zatia.
Milesker herriarteko orkestrari, ospakizuna musikaz lagundu duelako.
Armadaren ministroaren ondoko estatu idazkariaren mezua (pdf – 2,82 MB – leiho berria)
2019an Frantziaren alde hil soldaduen irakurketa
Pierre Ampen-en omenez auzapez jaunak egin mintzaldia