“Aux confins de la grande dépendance” (Mendekotasun handiaren mugetan) obraren inguruko topaketa

Zer dago mendekotasunaren muturraren muturrean? Izaki guztiz ahul bat, lagun hurkoen laguntza gabe bizi ere ezinen lukeena, behar larrietan baita”… Frédéric Blondel eta Sabine Delzescaux ukanen ditugu itsas ospitalean egin duten ikerketa lanaren aurkezten: ” Ezintasunen aniztasuna, ezagutzaren eta alteritatearen ukoa”. Urriaren 10ean, ostegunarekin, 18 orenetan, udal mediatekan. Orori zabalik.

Ikerlari* eta irakasle doktore* biek beren “Aux confins de la grande dépendance” obraren inguruan mintzatzeko bil gaitezen proposatzen digute. Lanaren egileak saiatzen dira ulertzen zergatik diren negatiboki ikusiak ezintasun anitz dituztenak. “Osasunaren alorrean eta alor mediku-sozialean egin dituzten ikerketek erakusten dute profesionalek ezintasun anitzen munduan zenbat eta ohitura gutxiago ukan eta handiagoa zaiela ikerlari hauek, Giorgio Agamben filosofoaren lanei jarraikiz, subiranotasunaren tentazioa deitzen duten horretan erortzeko arriskua. Zein da arrisku hori? Mendeko jendeak beren arau sistemaren indarraren menpean eta laguntza ulertzeko duten ustearen arbitrariotasunaren menpean ezartzekoa. Arriskua egiturazkoa bada ere laguntzaren alorrean, gaindi liteke, halere, eta hala egiten da, egin ere, jende horien laguntzeko egituretan”.

*Frédéric Blondel, Soziologiako irakasle doktorea da Paris-Diderot Unibertsitatean eta ikerlaria Gizarte eta Politika Aldaketaren Laborategian.
*Sabine Delzescaux, Soziologiako irakasle doktorea da Paris-Dauphine Unibertsitatean eta ikerlaria LEDa-LEGOS laborategian

 

 

Navigation de l’article