Gazteria eta Numerikoa Zerbitzuak aulki mugikorreko errugbi erakusketa partida antolatu du maiatzaren 22rako, Irandatz gimnasioan, 2024ko Olinpiar Jokoetarako kirol paraolinpikoa sustatzeko asmoz.
Izan ere, Hendaiak 2024 Jokoen Lurralde labela duenetik, talde dinamika bultzatu nahi du eta hendaiar guztiek jokoen zirrara bizi dezatela eta ahal beste jenderi olinpiar eta paraolinpiar abentura bizitzeko aukera eman nahi dio eta kirolak herritarren egunerokoan duen lekua areagotu.
Halatan, bada, maiatzaren 22 igandearekin, aulki mugikorreko errugbi erakusketa partida bat antolatuko da. Jokatzaileak Aingirak Euskadi klubeko kideak izanen dira, Irandatz gimnasioan, 15:00 orenetan. Partida amaitzean, lantegi praktiko bat emanen da plantan, bolondresentzat. Partida eta lantegia orori zabalik dira, urririk.
Ekintza horren xedea parakirolarien kirol jarduna argitan ematea eta gizarteratze eta lagunketaz ohartaraztea da. Aukera ona izanen da kirolaren bidez ahalmen urritasunaren irudi on, balio emaile eta dinamikoa emateko.
Bost diziplina hautaturik
Herria hautatua izan da, jokoen aitzineko lau urteotan beren atletak baldintza onenetan entrena ahal daitezen, Frantzian beren kirol eta diziplinetarako egoki diren prestaketa zentroen beharra ukanen duten ordezkaritzak hartzeko.
· 7kako errugbia Hondarraitz estadioan
· Tenisa eta aulki tenisa Tennis club Hendayais klubean
· Eskubaloia Irandatz kiroldegian
· Boccia Irandatz kiroldegian