Meteorologia baldintza txarrak iragarri dira. Atzarri izan zaitezte.
Pirinio Atlantikoetako Departamentua “Euria-Uholdeak” atzartasun laranja egoeran da egun gertatzekoak omen diren euri jasa handien metatzeagatik. Atzartasun egoera hori gutxienik abenduaren 3 ostiralaren 21 orenak arte aurreikusi da. Prefetaren agindua ikus (pdf - 92,11 KB - nouvelle fenêtre)
Pirinio Atlantikoetako Departamentua “Uhinak-Itsasperatzea” atzartasun laranja egoeran ere kokatu dute egun ditugun marea koefiziente handiekin batuko omen diren uhin handiengatik, batez ere heldu den gauean. Atzartasun egoera hori gutxienik abenduaren 13 ostiralaren 10 orenak arte aurreikusi da. Prefetaren agindua ikus (pdf - 92,11 KB - nouvelle fenêtre)
Departamentu Kontseiluak jendeei jakinarazten die ere meteorologia baldintza txarrengatik Erlaitzeko errepidea hetsiko duela, egun, abenduaren 12, ostegun honetan, 16 orenetatik goiti eta abenduaren 14 larunbataren 12 orenak arte.