Suprefekturak onartu du Herriak aire zabaleko asteazkenetako merkatua berriz has dadin egin zion baimenaren eskaria eta larunbatetakoaren baimen eskaria azterbidean da.
Asteazkenetako merkatua berriz ere oinezkoentzat zabalik
Asteazken honetatik, maiatzaren 6tik goiti berriz ere balia dezakezue oinezkoentzako herri barneko merkatua, 8:30etik 13:00etara. Bestela antolatua izanen da, halere, osasun egoerara egokitzeko: salmahaien arteko tartea, sarbide bakarra, aterabide bakarra eta gibelka egin ezina… Zertxobait gehiago ibili beharko da, salmahaiak Eliza karrikatik Portu karrikaraino hedaturik izanen baitira, Errepublika plazan barne. Oinezkoentzako merkatua izanik, ibilgailuentzako drive merkatua bukatzen da. Jadanik molde horretan eskaria egina baduzu, zeure erosgaiak jasotzera oinez beharko duzu joan.
Zirkulazioari dagokionean, Portu karrikaren zati bat hetsirik izanen da. Desbideratze bat antolatuko da.
Larunbateko merkatuak Laranjondoen aparkalekuan jarraitu beharko luke. Horren baldintzak suprefekturak baimena emanen digunean eginen dugun mezuan argituko dizkizugu.