Abenduaren 7 asteazken honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena Gazteriaren ardura duen auzapezordeak eta Ganix Grabières Herritartasuna bere kargura duen auzapezordeak gazteen kontseilukideak gonbidatu dituzte parte hartze bidezko instantzia berri horren aurkezpen bilkura baterako.
Biltzar orokor horrek gazteen kontseiluaren funtzionamendua ezarri du eta gazteek duten bidezkotasuna eta bazterrezinezko lekua ekarri ditu ere gogora, hala herrian duten parte hartzeagatik, haien iritziak, ideiak eta proposamenak kontuan hartuz, nola Herriak plantan ematen dituen politika publikoak hobetzeko egiten duten ekarpenarengatik.
Lehen elkar ikuste horretan beren hautetsi funtzioa hartu dute kontseilukide gazteek, Herriko Etxearen funtzionamendua ezagutu dute eta hilean behin bilduko diren gaikako batzordeen hautua egin dute.
Honako gai hauek dituzte gaikako batzordeek:
- kultura, bestak, kirola eta aisialdia
- ingurumena eta bioaniztasuna
- elkarrekin ongi bizitzea eta elkartasuna
Bilkura horretan, egiteko dituzten osoko bilkuren berri eman da. 2023ko martxoaren 15ean eta ekainaren 14an eginen dira.
Gazteek interes handia erakutsi dute eta 2030 agendari buruzko, herri zerbitzuen antolaketari buruzko, herri kontseilariei buruzko eta Hendaiako biztanle kopuruari buruzko galderak egin dituzte.
NORTZUK DIRA GAZTEEN KONTSEILUKIDEAK?
- Lehen mailako 14 ikasle, hau da, herriko 7 eskoletatik (Intzura, Geltokia, Herri Barnea, Hondarraitz, Lizardi, Ikastola, Saint-Vincent) atera mutil eta neska bana
- Kolegioko 12 ikasle, hau da, Irandatz eta Saint-Vincent kolegioetako 3na neska eta mutil
Aholku kontseilu horren helburua hendaiar gazteen ahotsa entzunaraztea da, erantzukizuna hartzeko lekua izatea, gazteek edota gazteentzat proposatu proiektuak eraikiz, gauzatuz, jarraipena eginez eta aztertuz, bai eta guztien onurari eta ororen onari buruzko gogoetaleku izanez ere. Informazio guztiak horren atalean ikus