Arte bisualen lehen hitzordua

Hiru egun hogeita hamar bat artista profesional argitan ezartzeko, margolaritza, eskultura eta argazkigintza nahasiz, hau da Herriak datorren apirilaren 15etik 17ra proposatzen duena…     

Lehen hitzordu hau “Kultura” eta “Ekitaldiak” zerbitzuen arteko borondatetik sortu da, arte bisualen arloko artistei eskaini topaketa sortzen ahal izateko.

Mendi zolan kulturgunean, eta duela urte batetik Gaztelu Aretoan obrak erakusteko eskaera kopuru handia ikusirik, ekitaldi horrek tokiko artisten lana agerian ezartzeko eta lurraldeko sorkuntza artistikoaren aniztasuna azpimarratzeko aukera ederra eskainiko du.

EGITARAUA

  • Apirilaren 15ean, 19:00etatik goiti

Kontzertua Hairarekin (Peio Erramouspé), Lanetik Egina elkarteak antolaturik

  • Apirilaren 16 eta 17an – 10:00etatik 19:00 etara

“Coco Saund DJ”, soinuak, bibrazioak, ahots bakar batentzako hitzak…

  • Apirilaren 16an, 17:30etik goiti

Txalaparta animazioa, Sergio Lamuedra eta Txomin Dhers-en eskutik.

  • Apirilaren 17an, 10:00etatik goiti

Bisualak Karrikan lehiaketaren abiatzea.Artista bakoitzak sortu beharko du, lekuan bertan, aire zabalean, obra berri bat Hendaiaren hiri paisaiarekin zuzenki loturik.

  • 17:30etik goiti

Kontzertua: Two Hugs bikotea Pop eta smooth bertsioak eskaintzen dituen artista bikotea, “Làrtistes” elkarteak antolaturik

  • 18h30: Lehiaketaren sari banaketa

Jatekoa bertan, Gem Phoenix elkartearen eskutik.

Navigation de l’article