Argitaratze eguna: 2020ko uztailaren 20an
Orrialde hau ez da laguntza orrialdea, hendaia.eus webgunearen RGAA 3 2017 erreferentzialaren araberakotasun adierazpena baizik, araudiaren arabera zehazteko webguneak zein mailatako helgarritasun orokorra duen. Orrialde hau baitezpadakoa da RGAA 3 2017 erreferentzialaren araberakoa izateko. Nabigazioa errazteko laguntzetarako eta webgunearen antolakuntza berezietarako, honako orrialdera jo ezazu: laguntza orrialdea.
hendaia.eus webgunearen arauen araberakotasun adierazpena 2020-07-20an ezarri zen.
Testak egiteko erabili den RGAA bertsioa 3 2017 bertsioa da.
Adierazlea nor den
Hendaiako Herriko Etxea
Errepublika plaza – 60150 PK, 64701 Hendaia Cedex
Webgunea egiteko erabili diren teknologiak
- HTML5
- CSS
- JavaScript
Helgarritasuna egiaztatzeko erabili diren tresnak, eragile erabiltzaileak eta laguntza teknologiak
Edukien bihurtzearen egiaztapenak RGAAren erreferentzia oinarriak eman konbinazioan oin hartuz egin dira, honako bertsio hauek baliatuz:
Eragile erabiltzailea | Laguntzarako teknologia |
---|---|
Firefox 78 | NVDA 2020.1 |
Edge | JAWS 2019 |
Safari | VoiceOver |
Arauen araberakotasunaren egiaztapena egin zaien webgunearen orriak
- Hasiera
- Lege aipuak
- Webgunearen planoa
- “Hendaia” bilaketaren emaitzak
- Harremanak eta ordutegiak
- Hendaia ezagutu
- Hendaian bizi
- Elkartasuna
- Hendaiaren mapa elkarreragilea
- Helgarritasuna, ahalmen urritasuna eta mugikortasuna
- Helgarritasuna
- Berriak
- Berri bat
- Ekitaldiak
- Ekitaldi bat
- Herri Kontseiluaren gai zerrenda
- Herri Kontseiluaren bilkura baten bilduma
Testen emaitzak
Webgunea ikuskatu eta ikusi da RGAArekiko den araberakotasun orokorra % 100.00ekoa dela aplika daitezkeen 63 irizpidetan, hau da:
- 49 irizpide A bakun mailakoak
- 14 irizpide A bikoitz mailakoak.
Dispentsak
Kalteordainetarako eskubidea
Gogoratu behar da 2005eko otsaileko legearen 11. artikuluaren arabera:
«ahalmen urritasuna duenak bere urritasun horren ondorioen ordainerako eskubidea duela, urritasun horren jatorria edo nolakoa den kontuan hartu gabe eta bere adina edo bere bizimodua zeinahi izanik ere.»
Hartara, erakunde bakoitzak hartu behar ditu ahalmen urritasunen bat duenak bilatzen dituen informazioak eta funtzionalitateak zentzuzko epe batean eskuragarri jartzeko behar diren neurriak, hala edukiak dispentsa badu nola ez badu.
Arauen araberakotasun osoa lortu arte, dokumentuen edota informazioen bertsio helgarria eskura dezakezu honako helbide honetara idatziz: Nahi duzun dokumentuaren izena edota eskuratu nahi dituzun informazioak adieraz itzazu mezuan. Eskatu dituzun informazioak lehenbailehen igorriko zaizkizu.
Dispentsa bat edo batzuk dituzten orrialdeak
Webgunearen orrialde guztiak
Menu hedagarriak oker inplementatzen du laguntza teknologiei duen afixatze egoeraren gaineko informazioa emateko aukera ematen duen WAI-ARIA ezaugarri bat. Nolanahi ere den, arazo horren berdintzeko, menuaren egoeraren aldaketaren berri emateko egoki eguneraturik da botoiaren izena.
Orrialdearen goialdeko itzultze botoiak ez du helgarri den izena. Halarik ere, elementu horrek ez du nabigatzailearen funtzionalitate estandar baten errefera eman besterik egiten. Ez die horrek, beraz, ahalmen urritasunen bat duten erabiltzaileei, funtzionalitatea eskuratzeko trabarik ezartzen.
Webgunean badira RGAA arau guztiak betetzen ez dituzten PDF dokumentuak. Halarik ere, helbidera idatz eta eduki horien bertsio helgarria eskura liteke.
Arauen araberakotasun ez horiek webgunearen araberakotasun osoaren kalkulotik bazter utzi dira eta edukiei dispentsa eman zaie zentzuzko antolaketarengatik.
“Bilaketaren emaitzak” orrialdea
Bilaketaren emaitzetan, frantses bertsioan euskaraz diren zati batzuek (eta alderantziz) ez dakartzate hizkuntza ezaugarri egokiak. Eduki horiek, kanpoko iturri batetik datoz eta ez ditu Hendaiako Herriko Etxeak kontrolatzen.
Arauen araberakotasun ez horiek webgunearen araberakotasun osoaren kalkulotik bazter utzi dira eta edukiei dispentsa eman zaie hirugarren batek eman edukiak direlako.
“Mapa elkarreragilea” orrialdea
Mapa elkarreragilea hirugarren baten Leaflet script batetan da oinarriturik. Infobunbuiloek dakartzaten informazioak ezin dira giltzadiaren bidez soilik erakutsi. Halere, informazio horiek edukien zerrenda bertsioan eskura litezke.
Arauen araberakotasun ez hori webgunearen araberakotasun osoaren kalkulotik bazter utzi da eta edukiei dispentsa eman zaie zentzuzko antolaketarengatik.
Edukien orrialdea
Eduki orrialde zenbaitetan, hala nola Helgarritasuna, ahalmen urritasuna eta mugikortasuna, funtzionalitate batek irudi baten gainean klika eta bertsio handituan ikusteko aukera ematen du. Baliabide hori ez da erabat bateragarri laguntza teknologiekin. Halarik ere, ez du nabigatzaile gehienetan eskuragarri den funtzionalitate bat errepikatu besterik egiten.
Arauen araberakotasun ez hori webgunearen araberakotasun osoaren kalkulotik bazter utzi da eta edukiei dispentsa eman zaie zentzuzko antolaketarengatik.
Ekitaldiak orrialdea
Ekitaldiak zerrendatzen dituzten orrialdeetan, orrikatze estekek ez daramate zuzenean orrialde orotara. Zeinahi orrialdetara jo liteke, halere, zenbait etapa eginez, «aitzinekoa» eta «hurrengoa» esteken bidez.
Arauen araberakotasun ez hori webgunearen araberakotasun osoaren kalkulotik bazter utzi da eta edukiei dispentsa eman zaie zentzuzko antolaketarengatik.
Hobekuntza eta harremana
Webgunearen helgarritasuna hobetzen lagun diezagukezu, topatzen dituzun arazoen berri emanez. Horren egiteko, e-mezua igor iezaguzu honako helbide honetara: .
Eskubideen babeslea
Webgunearen eduki batera edota funtzionalitate batera heltzea eragozten dizun helgarritasun akatsen bat atzeman eta jakitera ematen badiguzu eta ez badizugu laster erantzuten, zure kexua edota bitartekaritza eskaria hona igor dezakezu:
Le défenseur des droits (Eskubideen babeslea)
3 place de Fontenoy
75007 Paris
Telefonoa: 09 69 39 00 00
Eskubideen babeslearekin lineako inprimakiaren bidez harremanetan jartzeko.