Aparkatzea urririk abenduaren 5etik goiti

Herri barneko merkataritza berriz indarrean jar dadin laguntzeko, Herriak erabaki du aparkatzea urririk ematea abenduaren 5eko larunbat honetatik goiti eta urtarrilaren 3a arte, biak barne.

Saltegiak berriz zabalik direnez, kontsumitzaileek berriz egin ditzakete beren erosketak Eguberritarako. Frédéric Tranche merkataritzaren ardura duen auzapezordeak dioen bezala, “merkataritza laguntzeko ekintzekin jarraituz, hendaiarrak erosketak herrian egin ditzaten nahi dugu sustatu. Hurbileko saltegietara heltzen laguntzeko funtsezkoa da aparkatzea urririk ematea”.

Aparkalekuak urririk eskaintzeaz gain, Herriak jabari publikoaren erabileragatiko zerga kendu die saltegi guztiei, bai eta sasoiko jardunei ere lehen konfinamenduan. TLPE delakoa ordaintzen duten enpresak eta herriaren lokaletan kokatu enpresak ere izan dira lagunduak. “Herriak, bere eskumenen mailan, zaintzen du egoera eta bigarren konfinamenduarengatik apalmendu handiak ukan dituzten enpresak lagun ditzake, betiere Estatuak eman arau eta aginduen arabera. “Erne gara beti” dio bigarren auzapeordeak.

 

Navigation de l’article