APARKATZEA: Abonamendua berritzea har ezazu gogoan

Urtarril hastapenaz geroztik, Herriak aparkatzeko abonamendua berritzera gonbidatzen ditu herritarrak.

Egun dugun osasun egoera dela eta, aparkatze zerbitzuaren bulegoa, oraingoz, Herriko Etxearen atarian kokatuko da.

  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era

Baliagarri den aldaketatxoa, abonamendua banku txartelez ordain dezakezue.

Abonamendua berritzen baduzu

Herriko Etxera honako paper hauek ekarri behar dituzu:

  • Txartel grisaren fotokopia
  • Ordainbidea: 15 € eskudirutan, banku txartelez edo euskoz.
    Izena eman eta jarraian izanen da abonamendua indarrean.

Lehen abonamendua egiteko

Honako dokumentu hauek ekarri behar dituzu Herriko Etxera:

  • Txartel grisa
  • Bizilekuaren frogagiria (3 hilabete gabekoa) / Bigarren bizitegirako, bizileku zerga
  • Ordainbidea: 15 € eskudirutan, banku txartelez edo euskoz.
    Izena eman eta jarraian izanen da abonamendua indarrean.

Argibideak

Aparkatze Zerbitzua – Tel. +33 (0)5 59 48 23 15 – E-helbidea:

Navigation de l’article