Aparkatzea, arauak zehatzak dira

Herri Kontseiluan 2019ko maiatzaren 22an eman deliberamenduaren ondoan, Hendaiako Herriko Etxeak hemen beherean jakinarazten dizkizu hartu diren erabakiak.

Arauak

Eremuak

Eremu urdina: hiri barnea

Hiri barneko eremuan: ez da aldaketarik

Eremu gorria: hondartza

Eremua hiru azpieremutan banaturik da:

  • azpieremua – itsas hegia: urte osoan ordainpean

Itsas etorbidearen eta Zokoburuko aparkalekuaren eremua da

  • azpieremua – ordainpean apirilaren lehenetik urriaren 31ra

Eizazilioko karrikaren iparraldeko karrika eta plazak hartzen ditu

  • azpieremua – ordainpean ekainaren 15etik irailaren 15era

Honako leku hauek hartzen ditu:

  • Laranjondoen karrikako aparkalekuak (Florida, Txingudi badiako etorbidea eta Water sports center)
  • Armatondo karrika

Prezio finkoak

Lehen bizitegiak eta bigarren bizitegiak

Lehen eta bigarren bizitegietarako

  • 2 bider oren 1 eremu urdinean
  • 2 bider 4 oren eremu gorrian

Pausu, Biriatu eta Urruñako biztanleak

(Urruña: Legarralde karrikako biztanleentzat soilik)

  • 2 bider oren 1 eremu urdinean
  • 2 bider 2 oren eremu gorrian

Abonamenduak

Saltegiak ez dituzten ordainpeko karriketako lehen bizilekuentzat: hilabeteko abonamendua har lezakete 20 eurotan, mugagabe aparkatzeko. (Kasu! Ibilgailuak ezin dira leku berean 7 egun baino luzeago gera, bideen kodeak hala agindurik).

Harrera Herriko Etxean

Herriko Etxera joan zaitezke, arratsaldez, 13:30etik 17:00etara, eta pertsonalki hartuko zaituzte, tarte batez, etxe beherean, eskuineko barnebidean.

Xehetasun gehiagorako, Udaltzaingoarekin sar zaitezke harremanetan: +33 (0)5 59 48 23 15

 

 

 

Navigation de l’article