Urtarril hastapenaz geroztik, Herriak aparkatzeko abonamendua berritzera gonbidatzen ditu herritarrak.
Egun dugun osasun egoera dela eta, aparkatze zerbitzuaren bulegoa, oraingoz, Herriko Etxearen atarian kokatuko da.
- Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era
Baliagarri den aldaketatxoa, abonamendua banku txartelez ordain dezakezue.
Abonamendua berritzen baduzu
Herriko Etxera honako paper hauek ekarri behar dituzu:
- Txartel grisaren fotokopia
- Ordainbidea: 15 € eskudirutan, banku txartelez edo euskoz.
Izena eman eta jarraian izanen da abonamendua indarrean.
Lehen abonamendua egiteko
Honako dokumentu hauek ekarri behar dituzu Herriko Etxera:
- Txartel grisa
- Bizilekuaren frogagiria (3 hilabete gabekoa) / Bigarren bizitegirako, bizileku zerga
- Ordainbidea: 15 € eskudirutan, banku txartelez edo euskoz.
Izena eman eta jarraian izanen da abonamendua indarrean.
Argibideak
Aparkatze Zerbitzua – Tel. +33 (0)5 59 48 23 15 – E-helbidea: