Antzerkiaren maiatzaren 37.aldia: karrika arteen bestaren itzulera

Hendaiako Antzerkiaren Maiatza festibalaren 37. aldia 2022ko maiatzaren 19tik 22ra eginen da.

Leku zabalen eta mugatu gabeko edukieren itzulera izanen da karrika arteen bestaren inguruan.

Herrixka gisa asmatua da, giro atsegineko leku bat sortzeko; gune nagusia Gazteluko frontoiaren eta Gaztelu aretoaren inguruan antolatuko da, baina festibala hainbat auzotan izanen da ere: Harrizabaleta-Partxetegian, Orion eta Kanetan.

Lau eguneko festibala berrogei bat ikuskizun ezagutzeko; 25 antzerki, dantza, zirko eta musikako konpainia profesional dituzu zain.

Urte honetako berriak

Antzerkiaren Maiatzaren aldi honek zenbait berri handi ukanen ditu:

  • Ekitaldi baten ekoasmakuntzarako gutuna sinatzea: ekologia arrastoa gutxitzeko aterabideetan engaiatzeko daraman politikaren harira, Herriak ekitaldien ekoasmakuntzarako gutun bat egin du kirol, kultura eta besta ekitaldi orotarako. Antzerkiaren Maiatza izanen da gutun horren pean eginen den lehen ekitaldia; gutuna ekitaldiaren hiru aldietan aplikatzen da: prestaketan, iragan bitartean eta hetsialdian.
  • 535 sarearen lanbide topaketak: Akitania Berriko programatzaileak biltzen dituen sareak lanbide topaketak antolatuko ditu, non gaikako eztabaidak eta gero eskualdean programatu ahalko diren ikuskizunen ikusteak izanen diren.
  • Euskoetan ordaintzeko aukera: Eusko sarera lotuz, jadanik zenbait urte dira Herria lurraldearen zerbitzuko ekonomia dinamika batean engaiatu dela. Euskoz ordaintze hori eskudirutan eginen da Mendi Zolan kulturgunean eta festibalaren gunean.

Parte hartze bidezko festibala

Egitarau aberats eta mota anitzetakoaz gain, bitartekaritza ekintzak eta parte hartze bidezko zenbait lantegi ere izanen dira festibalean zehar:

  • Fresko bat egiteko lantegi bat, Claude Billès artista grafikoak zuzendurik.
  • Théâtre des Chimères konpainiako jokalariek gidatu egonaldi bat, Itsas Ospitaleko egoiliarrak jokalari bakoitzak ekarri testuetan zeharreko abentura batera eramateko. Egonaldi horrek azken ikuskizunaren emanaldi bana ekarriko ditu, festibalaren ostegun eta ostiralean, Mendi Zolan kulturgunean.
  • Elirale konpainiaren «O !» ikuskizunaren eta Cie de la baleine-cargo konpainiaren «Ma montagne» ikuskizunaren eskolentzako emanaldiak, ahalmen urritasunaren pathos gabeko eta irri eta emozioz beteriko behakoa ekartzeko. Ikuskizun horrekin Ikus-arizaleen antzerki lantegi bat eginen da ere, bai eta ikusleekiko arte topaketa bat festibaleko igandean.
  • Antzerki dantzatuaren lantegi bat Cie de la baleine-cargo konpainiarekin, larunbateko emanaldia baino lehen
  • Antzerki lantegi bat Hecho en Casa konpainiarekin, larunbat arratsean Kanetan emateko den «Blanche» obraren emanaldiaren aitzineko astean.
  • Haurren herrixka bat, bestaz apaindurik, jostatzeko, izaki misteriotsuak ezagutzeko eta, batez ere, amets egiteko!

Informazio gehiagorako

Kultura webgunean horren gaineko atal bat sortu da: https://www.hendaye-culture.fr/fr/festival/mai-du-theatre/

Navigation de l’article