Antzerki pieza bat eskola jazarpenaz ohartarazteko

Irandatz kolegioko 4. mailako 23 ikasle igoko dira Gaztelu aretoko taulagainera ekainaren 9an, 18:30ean, orori zabalik den eskola jazarpenari buruzko emanaldi baterako.

“PHARE” proiektuaren harira, hau da, eskola jazarpenaren aurka ari den programa baten harira, Irandatz kolegioko 4. mailako ikasgelak eta haren pedagogia lantaldeak antzerki pieza bat sortzea erabaki dute eskola jazarpenaren fenomenoaz ohartarazteko xedez. Horretan, “Les 3 chemins” konpainiak lagundu ditu, haiekin gogoeta bat eginez hogei bat saiotan. Ekintza horren helburu nagusia ikasleei herritar proiektu bat proposatzea da, zeinean jokalari eta sortzaile baitira, beren eskola ibilbideari eta elkarbizitzari zentzua eman nahiz. Jazarpenaren aurkako borrokaren arrakasta ikasleen engaiamenduaren gainean da batez ere oinarritua.

Gogoeta lan hori egin duten antzerki sorkuntzaren aurkezpenarekin bururatuko da, heldu den ekainaren 9an, goizean eskainiko diren bi emanaldiekin Hendaiako lehen mailako 5. urteko ikasle ororentzat. Beste emanaldi bat 18:30ean eskainiko dute ikasleen gurasoentzat eta jende ororentzat. Emanaldiaren ondoren, emakumeei egin indarkerien aurka, eskola jazarpenaren aurka eta abar aritzen den «Eleak» elkarteko espezialistak mintzatuko dira.

Herria jazarpenaren prebentzioan ere da engaiatua. Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordea (SGPTB-CLSPD) dugu herrian segurtasun ezaren aurkako borrokan eta gaizkintzari aitzina hartzen lehentasunak ezartzeko elkar aditze esparrua. Batzorde horren «Jokamolde mendetasun sortzaileei aitzina hartu eta haien aurka borrokatzeko eta arriskuak murrizteko» taldeak arazo horretan espezialdu lantalde bat sortu du, hain zuzen ere.

Grisean:

3020 zenbakia: familia eta biktimei aditzeko eta kargura hartzeko zenbakia da. 3020 zenbakira astelehenetik ostiralera dei liteke, besta egunetan izan ezik, 9:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan

Navigation de l’article