Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordearen (SGPTB-CLSPD) ekintzen harira, Herriak karrika jazarpenaren aurkako borrokan engaia daitezen proposatu die merkatariei, elkarteei eta udal harrerei «Angela» baliabidean parte hartuz.
Baliabide hori Emakumezkoen eta Gizonezkoen arteko Berdintasunaren eta bereizkerien aurkako borrokaren ardura duen Estatu Idazkaritzak eman du plantan. Jazarria denari aukera ematen dio «babes» establimendu batera joan eta «Non da Angela?» galdetzeko. Galdera hori entzunez, merkatariak ulertuko du berehala pertsona hori arriskuan sentitzen dela. Pertsona lasaitu dezake eta, behar balitz, polizia deitu edota tokiko elkarteekin lotu.
bolondres diren egiturak lagundurik dira
«Oraingoz 25 egiturek* hartu dute parte Emakumezkoen eta Familien Eskubideen gaineko Informazio Zentroak (CIDFF) eman formazio batean eta engaiamendu gutuna sinatu dute» dio Leonor Labeau bereizkerien aurkako borrokarako ardura duen kontseilariak. Dokumentu horrek ezartzen ditu bolondresek bete behar dituzten printzipioak, horrela engaiatzen baitira baliabidea baliatzen duen orori laguntza ematera, bere langile guztiei horren berri ematera eta ikusteko moduan komunikatzera, bereziki horren ikurra emanez. Oro har, baliabidean parte hartzeak bere enpresan bereizkeriazko inolako jokamoldea ez onartzea dakar. Hala aritzen dira Cécile, Bixente, Amal, Maïka eta Frédéric, Ttiki jatetxearen lantaldea, kausa horretaz hunkibera baitira. «Gure jatetxean ez dugu inolako jokamolde makur onartzen» diote Cécile eta Bixente kudeatzaileek, eta baieztatzen dute langile guztiak direla gertakariren bat gertatuz gero behar bezala aritzeko gai: pertsona solairuan bakartu eta lasaitu eta horretan profesionalak direnak deitzeko». Duten engaiamendua betetze aldera, informazio orriak kokatzen dituzte salmahaian eta ikurra argiki kokatzen erakusleihoan. Ezin baztertuzkoa eta oso ikusgarria den ikur horri esker indarkeria jasaten dutenek erraz ezagut ditzakete harrera lasaigarria eskaini diezaieketen lekuak.
Ikur hori udal harlekuetan ere emanik da. Hala egiten da, adibide baterako, Gazteria eta Numerikoaren Zerbitzuan, non guztia antolatu baita informazioa ikusgarri izan dadin. Afixa eta indarkeriametroa komunetan, 3919 larrialdi zenbakia dakarren bisita txartela, baliabide egiturak zerrendatzen dituen dokumentua, harreman baliagarriak… sarrerako erakusmahaian. Langileei formakuntza eman zaie, noski, karrika jazarpena jasan duen orori behar duen laguntza eman ahal izateko.
Ipar Euskal Herrian, Hendaia dugu leku publikoetako jazarpenaren aurkako borrokan urratsak egin dituzten lehen hirietariko bat. «Ordutegi anitz eta zabalagoak eskainiz, baliabide berri honek osatuko du segurtasun indarrek, GEUZak, Herriko Etxeak eta sostengu elkarteek osatzen duten elkartasun sare ofizial, profesional eta segurtatzailea» dio Frédéric Tranche merkataritzaren eta lasaitasun publikoaren ardura duen auzapezordeak.
Merkatariak zarete eta Angela baliabidean parte hartu nahi zenukete? Jar zaitezte Herriko Etxearekin harremanetan honako helbide honetan:
Hirugarren formakuntza aldi bat proposatuko da 2023ko udazkenean edo 2024aren hastapenean.
*EGITUREN ZERRENDA
- Udal zerbitzuen harlekuak
- Herriko Etxea
- Mediateka
- Gazteria eta Numerikoa Zerbitzua
- Varietes zinemagela
- Mendi Zolan kulturgunea
- Gaztelu aretoa
- Herriaren partzuer diren erakundeak
- Turismo eta Merkataritza Bulegoa
- Denentzat Gizarte Zentroa (non CIDFF zentroak urririk hartzen baititu jendeak hileko bigarren asteazken orotan, 14:00etatik 16:00etara)
- Elkarteak
- Lanetik Egina
- Axut
- Tennis club hendayais
- Club de judo hendayais
- Mutxiko Elkartea
- Bagera
- Saltegiak eta zerbitzuak
- Au bain de Mer
- Besta – Tout pour la fête
- Goxogoxoa okindegi eta dute etxea
- Ogi Etchea okindegia
- Haizabia oporlekua
- Eskualduna akanpalekua
- Gan asurantzak
- Campanile hotela
- Hendaye Home services
- Kasinoa eta Soko kluba
- Pharmacie Centrale-Erdiko botika
- Bi ur arte jatetxea
- Ttiki jatetxea
- Sandra Institut
- Village club Azureva klub herrixka
- Kiné : Fournet Frédérique
- L’Embellie