Alokairuen arautzea: neurria indarrean sartuko da azaroaren 25ean

2024ko azaroaren 25etik aitzina alokairuen arautzea indarrean sartuko da lurraldeko 24 herritan. Etxebizitzen jabeek erreferentziazko alokairu muga bat errespetatu beharko dute etxebizitzaren ezaugarrien eta kokapenaren arabera.

Lurraldeko hautetsien aspaldiko eskaera bat da, azkenean indarrean sartuko dena. 2024ko urriaren 23ko ministerio-erabakiak baimendu du Ipar Euskal Herriko alokairuen arautzea. «Neurri honek gehiegizko alokairuen kontra ekitea eta alokairuen emendatzea mugatzea ahalbidetuko digu familien erosahalmena mantentzeko eta etxebizitzarako sarbidea errazteko», azaldu zuen Jean-René Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak joan den urriaren 21ean dispositiboaren aurkeztu zuelarik.

Lurraldearen azterketa zorrotza

Neurria azaroaren 25ean sartuko da indarrean alokairuen merkatuan tentsio handia duten Ipar Euskal Herriko 24 herritan: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu, Bokale, Donibane Lohizune, Getaria, Hendaia, Hiriburu, Jatsu, Larresoro, Lehuntze, Milafranga, Mugerre, Urruña, Urketa, Uztaritze eta Ziburu.

Konkretuki, bizitegi bat alokairuan ezarri nahi duten jabeek erreferentziazko alokairu prezio bat errespetatu beharko dute, hainbat irizpideren arabera finkatuko dena: kokapena, gela kopurua, mota (etxea/apartamendua), alokatze modua (mublatua edo ez) edota eraikitze urtea. Prezio horiek sektoreko profesionalekin eta AUDAP Atlantikoko eta Pirinioetako Hirigintza-agentziaren eta Bizitegiei buruzko informazio agentziaren laguntza teknikoarekin finkatu dira.

15 000 €-rainoko isun bat

Neurri hau bizitegi bat alokairuan ezartzean, berriz ezartzean, kontratua berritzean edo mugikortasun kontratu bat egitean sartzen da jokoan. Araudia ez bada errespetatzen, alokatzaileak seinalatu ondotik prefetak jabea behar dezake kontratua egokitzera eta ukan dituen gehiegizko ordainketak itzultzera. Ez badu egiten, pertsona fisikoek 5 000 €-ko isuna ukan dezakete eta pertsona moralek 15 000 €-koa.

Alokairua kalkulatzeko tresna

Euskal Hirigune Elkargoak simulatzaile bat eskuragarri ezarri du linean bizitegi bakoitzari aplikatzen zaion alokairuaren zenbatekoa kalkulatzeko.

Alokairuen arautzeari buruzko orrialdea kontsultatu

Navigation de l’article