Alegera etxea Concha Berri zentroaren gunean da kokaturik eta berri-berriturik da orain kontsulta zentro bat eta zentro mediko-psikologiko bat bertan kokatzeko.
Eraikina 126 m² zabal da eta erabat berrantolatua izan da hala barnetik nola kanpotik. Euskal Kostaldeko Ospitaleguneak alokaturik erabiltzen du.
Ginekologia, erreumatologia eta endokrinologia kontsultak egiteko erabiltzen diren bi mediku bulegodun leku bat da hor. Mediku bulegoak eta kontsultak dituen bigarren leku bat zentro mediko-psikologikorako da.
Kontsulta orotarako hitzordu hartzea Euskal Kostaldeko Ospitalegunearekin egiten da.
Kotte Ecenarro auzapeza bozkariatu da hornidura berri horrekin. «2022an SOS Medikuak etorri eta 2023. urte hastapenerako Itsas Ospitalearen inbestimenduak berretsiak izan ondoren, Concha Berri zentroaren guneko Alegera etxearen berregituratzea oso berri ona da Hendaiarentzat eta herritarren osasun beharretarako. Arrakasta kolektibo ederra zaigu, Euskal Kostaldeko Ospitalegunearen lantaldeen laguntzaz, Itinova elkartearen lantaldeen laguntzaz eta, noski, Eskualdeko Osasun Agentziaren lantaldeen laguntzaz, egina. Milesker eragile horiei guztiei, proiektu eder horren gauzatzen lagundu baitute. Guztiok batera dugu jendeen bizitza egunero-egunero hobetzeko asmoa».