Aisialdi zentroak zabalik izanen dira uda honetan

Udal zerbitzuak uda honetarako haurren eta gazteen harrerak prestatzen ari dira. “Halarik ere, Herriak aisialdi zentroak zabaldu nahi baditu ere oporretan, harrera ahal mugatuak ditugu, oraingoz, nazio mailan dagoen osasun protokoloak hala agindurik”, dio Eugénie Peruarena Herriaren “Hiri bizitza” gunearen zuzendariak.

Halatan, bada, uztailaren 6tik abuztuaren 21 bitartean, herriak 6-13 urtekoentzako egitura bat eta 3-6 urtekoentzako 2 egitura irekiko ditu. Geltoki eskolako ludotekak ez ditu ateak irekiko. Jostailuak mailegatzeko aukerari buruzko gogoeta egiten ari dira. “Gazteen hondartza harrera” ere ez da irekiko, osasun baldintzak ezin beteko bailirateke. Nolanahi ere den, beste jarduerak emanen dira plantan publiko horrentzat, betiere protokoloari egokiturik, hala nola ibilaldiak, lerra kirol jarduerak, jarduera digitalak/bideoak…

“Jasaten ari garen osasun krisia dela eta zail gertatuko zaigu heziketa jardunetan ohi bezala aritzea” gaineratu du zuzendariak “baina ditugun mugetan proposa litezkeen kirol eta kultura animazioko proiektuak proposatzen ahaleginduko dira animatzaileak”.

Izena emateko epea ekainaren 19 arte ireki da jadanik

Herria zerbitzu hori mugatu beharrean da, dituen egiturek ezinen baitute ohi beste haur hartu. Hasiera batean, esleipen batzordeak Estatuak ezarri zerrenden arabera esleituko ditu lekuak eta gero, leku gehiago bada, egituretara jadanik joan ohi diren haurrak hartuko ditu eta, azkenik, gurasoak lanean dituzten haurrak, baita guraso horiek telelanean ari badaitezke ere.

Izen emate eskaria dosierraren dokumentu guztiekin osaturik aurkeztu behar da. Herriaren webgunean telekarga daiteke dosierra: Hendaia.eus > Gazteria, kultura, kirola, aisialdiak erlaitza > Aisialdiak atala. Osorik ez datorren dosier oro osatua izan arte igurikan utziko da.

Ahal den neurrian, izen emateak e-postaz egin itzazue, honako helbide hauetara igorriz:

Argibide orotarako, telefono honetara dei dezakezue: 05 59 48 02 05 3-6 urtekoen egituren kasuan eta: 06 76 75 74 81 telefonora, berriz, 6 – 14 urtekoen kasuan.

Gehiago jakiteko  Gehiago jakiteko

Navigation de l’article