Estatuak COVID 19 krisiaren karietara eman aginduei jarraikiz, elikagaien salmahiak besterik ez dira baimenduak. Herriko merkatuak mantentzen dira, beraz.
- Asteazken goizean, martxoaren 18an, Errepublika plazan, herri barnean
- Larunbat goizean, martxoaren 21ean, Zokoburu plazan, Hondarraitz auzoan
OSASUN ETA ELKARRENGANDIK URRUTIRATZEKO ARAUAK
- Segurtasun neurri gisa, gutxienez metro batean urrun zaitez beste erabiltzaileengandik.
- Ez ahantz zeure osasuna eta ingurukoena zaintzeko hesi keinuak egitea:
– Eskuak oso maiz garbitzea
– Eztula edota urtzintza ukondoan edo musuzapi batean egitea
– Eskua eman gabe eta besarkatu gabe elkar agurtzea
– Erabilera bakarreko musuzapiak erabili eta erabilitakoan botatzea
Ez ahantz mugitzeko baimen bereziaren agiria, aldean eraman behar baituzu beti.