Ekitaldi hori martxoaren 24 astelehenetik 28 ostiralera eginen da, gure elkargoan ahalmen urritasuna dutenak gizarteratzeaz ohartarazi, informazioa eman eta laguntzeko xedearekin. Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak (GEUZ-CCAS) antolatzen du, tokiko hainbat eragile eta elkarterekin elkarlanean.
Udalak, herri gizarteratzaileago eta elkartasun zaleago baten alde beti engaiaturik, ekitaldia sostengatzen du, ahalmen urritasunei buruzko solasari bide egin nahi baitio, bai eta jende guztiak ohartarazi eta ororen parte hartze aktiboa sustatu. Jarduera horiek bete-betean laguntzen dute ahalmen urritasunen bat dutenen gizarteratzea eta dituzten gaitasunak eta talentuak balioan ematen dituzte.
Egitarau jori eta anitza du: erakusketa, atelierrak, film proiekzioa eta eztabaida, ibilketa gizarteratzaileak… herritar ororen arteko topaketa eta solasaren bideratzaileak dira horiek guztiak. Helburua jakingabeziaren hesiak bota eta nor bakoitzarentzat helgarriago eta abegikorragoa izanen den ingurunea sortzea da.
Zure parte hartze aktiboa ukanen dugula espero dugu, ekitaldi hori zinezko partekatze eta ohartarazte unea bihurtu eta, halatan, ororentzat gizarteratzaileago izanen den gizartea eraiki dezagun.
Zatozte ugari!
EGITARAU
martxoaren 17tik apirilaren 11ra: Denentzat Gizarte Zentroan
“6 eskuetako partitura” erakusketa
Ahalmen urritasunaren inguruko sentsibilizazio tailerrak eskola kanpoko harreraguneetan, hiriko animatzaileen eskutik.
Hendaiako eskolarteko 10. Euskal Kantu Txapelketa, Hendaiako euskararen hilabetearen barne. Diru sarrerak Itsas Ospitaleko “Les Deux Jumeaux” elkartearentzat.
Martxoaren 24ean (astelehena)
9:30/12:00-Gaztelu aretoa
Gosari partekatua *Hurbiletik edo hurrundik ahalmen urritasunaren gaiak eragiten zaitu ? Zatoz gosari baten inguruan, desgaitasunaren arloan diharduten profesionalak, elkarteak eta erakundeak ezagutzera. Deneri irekia/Urririk.
17:30-Denentzat Gizarte Zentroa
6 eskuko partitura» erakusketaren estreinaldia Denentzat Gizarte Zentroko «Loufoques» tailerreko kideek, IME ASEI arte adierazpen tailerreko gazteek eta Itsas Ospitaleko pazienteek osatutako lanen erakusketa. Deneri irekia/Urririk.
Martxoaren 25ean (asteartea)
14:30/16:30: Gaztelu aretoko kanpoko eremuan
Inklusio ibilbidea *Itsas Ospitaletik abiatuta, bertako pazienteekin. Deneri irekia/Urririk.
20:30-“Variétés” zinema
Zine-eztabaida gaualdia Hendaiako Itsas Ospitaleko pazienteek eta Guillaume Levil-ek zuzendutako « Mal Roulante » dokumental filma eta ondotik Itsas Ospitaleko Jean Michel Giansanti animatzailearekin solasaldia. Deneri irekia. Prezio bakarra 4€.
Martxoaren 26ean (asteazkena)
14:00/16:00-Gaztelu aretoa
Sentsibilizazio tailerrak eta asto gurdian txangoa *Handi Sport, ikusmen-gaitzaren eta komunikazio alternatibo eta handituaren tresna digitalak ezagutzeko tailerrak, baita « l’Âne ta lan eta l’Autruche sur un fil de soi » asto gurdian txango ibilbideak. Deneri irekia/Urririk.
Martxoaren 27an (osteguna): Borderline Fabrika
12:30
GEM Phoenix elkarteko kideek prestatutako eta zerbitzaturiko Kantina ttiki bazkaria, eta ondoren, osasun mentalari buruzko quiz bat.
Izen ematea : 06 19 29 80 70. Jana, deserta eta kafea 14€.
Martxoaren 28an (ostirala): Gaztelu aretoa
14:30-16:00
«Fine de pleine croquette» deituriko Marie Leroux medikuak sortu eta aurkezturiko emozioen eta mina loturak azpimarratzen dituen «SI! SI! J’VOUS DIS QU’IL M’L’A DIT!» ikuskizuna. Ondotik publikoaren eta artistaren arteko eztabaida. Izen emate derrigorrezkoa 05 59 48 23 10/Urririk.