Aginpide eskuratze ekitaldia Konpantzia uhartean

2024ko uztailaren 31n, Konpentzia uhartearen gainean espainiar eta frantziar itsas armaden komandanteei eman aginpide eskuratze ekitaldia egin zen frantziar eta espainiar agintari zibil eta militarrak bertan zirela.

Izan ere, Konpentzia uhartea agintekidetzaz den lurra da, Frantzia eta Espainiaren agintepean. Estatu bien agintea 6 hiletik behin aldatzen da batetik bestera.

Egun horretatik goiti, Frantziak du uhartearen gaineko agintea 6 hilabeterako.

Frantziar Estatuaren aldetik, hor ziren Hendaiako auzapeza, suprefet jauna, Biriatuko hautetsi bat eta Itsasoaren Zuzendaritzaren eta DDTM erakundearen ordezkariak.

Navigation de l’article